eitb taldea

aurkezpena

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Aurkezpena

EITB taldea Euskadiko lehen komunikazio taldea dugu

EITB taldea Euskadiko lehenkomunikazio taldea dugu. Bost telebista katek eta bost irrati emisorek osatzendute. 2000ko maiatzean 18 urte bete zituen eta komunikabide moderno etaeragingarri bilakatu da, egunero milioi bat lagunek baino gehiagok ikusi etaentzuten baitute. Hurbileko informazioa eta entretenimendua eskaintzen ditubatik bat. Adinez nagusi egin zela eta, taldeak irudi berria estreinatuz ospatuzuen, gaur egungo irudi dinamiko eta erakargarri baten bidez.

1982ko maiatzaren 20an, Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen EuskalIrrati Telebista sortzeko legea eta azaroaren 23an Euskadi Irratiaren emisioakhasi ziren. Euskal Telebista, berriz, 1982ko abenduaren 31n, gauerdikohamabietan ikusi zen aurrenekoz Euskadiko etxeetan eta hurrengo urtean,otsailaren 16tik aurrera emisioa erabat arautu zuten. Garai hartan 30 lagunaritu ziren Iurretako egoitzan, euskara hutsean egiten zen programazioaeskaintzeko.

Urte batzuk geroxeago, 1986ko maiatzaren 31n,
ETB-2 gaztelaniaz emititzen duen kateasortu zen eta, gaur egun, nazioarte mailako beste bi kate gehiago daude. ETB Sat horietako bat da. 2001eko maiatzetik Canal Satelite Digital eta EITBrenarteko itunari esker, Europako 87 milioi etxetara iristen da irekian ASTRAsatelitearen bitartez. Espainiako Estatuan Digital + plataforman ikus daiteke.EiTB taldearen laugarren telebista katea, Canal Vasco, Ameriketarakopentsatutako katea dugu gehienbat. Ikusleek kable enpresen edo DTH amerikarrenbitartez jaso dezakete.

Eta orain, 2008ko urrian ETB-3 katea sortu dugu, Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusiko den katea.Gazteei eta haurrei zuzendutako edukiak eskaintzen ditu batik bat, baitakultura ere; eta euskara hutsez emititzen da.

Gainera,EITB taldea osatzen duten bost irrati kateek egunean 300.000 entzule bainogehiago dituzte. Izan ere, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak irrati arina, modernoa eta hurbilekoa eskaintzen dute.Azken honek 2001eko ekainaren 11n izan zuen hasiera eta, batez ere musika etainteres orokorreko kultur ekintzak eskaintzen ditu.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa