2000-2011%20urteen%20arteko%20elkartasun%20Maratoiak%20|%20EITB%20Mararoia

EITB Maratoia

Aurreko Maratoiak

11 urte Elkartasun Maratoiak antolatzen

2000. urtetik hamaika Elkartasun Maratoi antolatu ditu EITBk hainbat gaixotasuni zuzendutako dirua lortzeko.

Hamaika urte joan dira EITB MARATOIA estreinakoz egin zenetik. Harrezkero hainbat elkartasun kanpaina antolatu ditugu, denak arrakastatsuak.

2000. urtea “ATLETA PARALINPIKOAK” -- 180.000 EURO, honetarako emanak:

- Kirol ekitaldiak: Behobia-Donostia lasterketa gurpil-aulkian, estatuko igeriketa txapelketa Donostian, Etxebarriko atletismo topaketa, etab.
- Diru-laguntzak kirol taldeentzat eta Federazioentzat.
- Paralinpikoentzako bekak (Atenasera joan zirenak ere barne). 2001, 2002 eta 2003. urteetan banatu ziren.

2001. urtea “MINBIZIDUN HAURRAK” -- 564.951 EURO, honetarako emanak:

- Gurutzetako Ospitalearen ondoan pisu bat erosteko, minbizidun haurren familientzat.
- Haurrak eta gurasoak Eurodisneyra oporretan eramateko.
- Ospitale publikoetan ordenagailuak-eta ipintzeko, haur gaixoek erabil ditzaten. Ordenagailuekin, gaixoek ospitaleko egonaldi hain luzeek eragiten dieten bakartze soziala arintzea lortzen dute.
- Tratamenduan dauden haurren zaintzaileen eguneko mantenua ordaintzeko diru-laguntza.
- Tratamendu berriak ikertzeko.

2002. urtea "ALZHEIMERRA” -- 380.000 EURO, honetarako emanak:

- Etxez etxeko laguntza emateko, Alzheimerdun gaixoa norekin utzi ez dutela-eta elkarteek antolaturiko ekitaldietara ezin joan daitezkeen familientzat.
- Senideentzako musika-terapia programarekin aurrera jarraitzeko.
- Erlaxatze eta arnasa hartze tailerrak eta informazio hitzaldiak, etxekoak “galduta” senti ez daitezen.
- Diruz lagundutako alzheimerraren genetikari buruzko proiektua Osakidetzako 6 ospitale eta UPV-EHUko unitate bat ari dira egiten, Gurutzetako Ospitalearen gidaritzapean. Finantzatu dugun
proiektuaren helburua Alzheimerra goiz detektatzea da, edo zehatzago esanda, “gaixotasunaren markatzaile prediktiboak ikertzea, Buruko Kalte Arina duten gaixoengan”.

2003. urtea “HARTUTAKO KALTE ZEREBRALA” -- 400.000 EURO, honetarako emanak:

- Ikerketa. Proiektu bi finantzatu ziren: epidemiologikoa bata, Debagoieneko Ospitaleak zuzendutakoa; eta Gurtzetako Ospitalearen diagnosi goiztiar neurorradiologikoa, bestea. Diruz lagundutako proiektuak:
1. Hartutako kalte zerebralaren eraginaren neurketa Euskal Herrian.
2. Burezur-garuneko traumatismo larria izan duten gaixoetan goiz erabilitako erresonantzia magnetikoko teknika berrien erabilgarritasuna eta baliagarritasuna.
- Egoera txarrean zeuden eguneko zentroak zaharberritzeko.
- Garraioa egokitzeko, gaixoak eta senideak eguneko zentroetara joan daitezen.
- Gaixoen hezkuntza-prestakuntza.

2004. urtea “AUTISMOA” -- 402.000 EURO, honetarako emanak:

- Ume txikienei musika-terapia programa gehiago eskaintzeko. Hala, egoera larriagoan dauden umeek 45 minutuko banan-banako saioak jasotzen dituzte.
- Ikerketaren alorrean, autismoaren genetikaren proiektua aurrera daramate Gipuzkoa Poliklinikako Haur Psikiatria Sailak eta Gautenak, Gipuzkoako Autismo Elkarteak. Diruz lagundutako proiektua:
Autismoiker proiektua.

2005. urtea “ADIMEN URRITASUNA” -- 435.000 EURO:

- Bizitza independentea edukitzen laguntzeko programak. Izan ere, adimen urrikoak bete-betean gizarteratzea daukate helburu.
- Adin goiztiarragoetarako estaldura handiagoa (3-6 urte bitartekoentzat).
- Familiek atseden hartzeko programak, adimen urrikoen familiei laguntza emateko.
- Adimen urrikoen bereizkeria barik, ekintza positiboa sustatzen duten kanpainak (Gorabide).
- Familiei laguntzeko programa (Uribe Kosta).
- Adinekoentzako programak (Uribe Kosta).
- Ikerketa. Hiru proiektu finantzatu ziren: Gipuzkoan bat, urrituentzako erakundeetan istripuak saihesteko helburua zuena, eta beste biak, Gurutzetako Ospitalean: Jatorri genetikoa duen adimen urritasuna, eta helduaurrekotasun larriak eragindako urritasunaren prebentzioa.

2006 URTEA “MINBIZIA” -- 585.241 EURO:

- Minbiziaren deialdiari esker, Tumoreen Bankuaren zati bat finantzatu zen, eta bai birikietako, digestio aparatuko, uteroko eta herentziazko minbiziaren eta haur-minbiziaren inguruko hainbat ikerketa proiektu ere. Proiektuotan Osakidetzak, Donostiako Institutu Onkologikoak, CIC Biogunek (Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak) eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere parte hartu zuten. Finantzaturiko hamaika proiektuetan, minbiziaren epidemiologiaren hainbat alderdi zein patologiaren ikerkuntzarako azpiegituren garapenaren gaia jorratu ziren eta, batez ere, aukera diagnostiko eta terapeutiko berriak ikertu ziren, hainbat azterketa genetiko ardatz hartuta.

2007 URTEA “GAIXOTASUN ARRAROAK” -- 396.736 EURO:

- Gaixotasun Arraroen deialdian, analisi genetiko eta biokimikoei, arrisku faktoreen analisiei eta terapia berrien azterketa esperimentalei zuzendutako bederatzi ikerketa proiektu finantzatu ziren. Batere ohikoak ez diren hainbat gaixotasun metaboliko, neurologiko eta neuromuskular, hematologiko, baskular eta oftalmologikoren inguruko proiektuak ziren, eta Gurutzetako eta Donostiako Ospitaletan, Gipuzkoako Osasun Publikoaren Zuzendariordetzan, eta Euskal
Herriko Unibertsitatean garatzen ari dira.

2008 URTEA “GAIXOTASUN ARRAROAK” - 349.545 EURO:

- Buruko gaitzei buruzko deialdiari esker, hainbat instituziotan garatzen ari diren zortzi ikerketa proiektu finantzatu ziren. Horrela, proiektu horietan lanean ari dira gaur egun Basurtoko, Santiagoko eta Txagorritxuko Ospitaleak, Arabako Ospitale Psikiatrikoa, Ikerketa Psikiatrikoen Institutua, Alzako Osasun Zentroa (Gipuzkoan), eta Goizberri Zentroa. Proiektuek buruko gaitzaren askotariko hainbat alderdiri heltzen diete, era horretako patologiek jotako gaixoentzako zerbitzuei, terapia berritzaileei eta familiak eta gizarteak gaixoengan duten eraginari besteak beste.

2009 URTEA “GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK” -- 169.637 EURO:

- Gaixotasun Kardiobaskularren deialdiari esker, bi ikerketa proiektu finantzatu ziren. Proiektuok Bizkaiko Oinarrizko Osasun-laguntzan eta Galdakaoko Ospitalean garatzen ari dira.
1) “Promic” gutxiegitasun kardiakoa daukaten arrisku handiko gaixoentzako tratamendua optimizatu eta zainketa-lanak kudeatzeko diziplina anitzeko lankidetza-programa baten eraginkortasuna.
2) Larrialdi-zerbitzuetan, gutxiegitasun kardiako akutu desorekatuaren larritasuna ebaluatzeko eskalen balioespena.

2010 URTEA “BULARREKO MINBIZIA” - 291.317 EURO:

Bildutako dirua osorik erabiliko da honako ikerketa hauetan:

- Txagorritxu ospitaleko bularreko minbiziaren ikerketa egituren mantenimendua, Isabel Guerra Merino ikertzailearen eskutik.
- María del Mar Vivanco Ruizek zuzenduko du Retinoideak bularreko minbiziaren kontra (CIC Biogune).
- Bularreko minibiziaren tumore zelulen saiheste inmunologikorako mekaniskoak, Susasna Larrucea Bilbaoren eskutik, Gurutzeta ospitalean.
-David Setas Guerrero ikertzaileak Metilonoma eta proteonomaren analisia egingo du bularreko minbiziko kasu duktal infiltratuetan (Osasunbidea).
- Bularreko minbizia duten pazienteengan osteoporosi unitatearen eragina (aromatasaren inhibitzaileen tratamendua), Purificación Martínez del Pradoren eskutik (Basurtuko Ospitalea).




eitb maratoia

Telefonoa: 902 54 25 25

Kontu korronteak:

BBK - 2095 0611 00 9109513824

KUTXA - 2101 0381 09 0012030854

VITAL - 2097 0178 18 0018553687

 

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa