eitb taldea

estrategia eta kudeaketa

Publizitatea
Publizitatea


EITB taldea

  • 2010eko Txostena

    2010eko Txostena

    Egin klik hemen EITB taldeko 2010eko Txostena kontsultatzeko.



Auditoria txostena

Kudeaketa sistema

EITB Taldearen Kudeaketaren giltzarriak

EITBren kudeaketa sistemak sari ugari jaso ditu azken urteetan.

Bikaintasun eredu bat erabiliz gero, enpresa-kudeaketaren hainbat kontzeptu indartzen dira:


1. Emaitzei begirako orientazioa
2. Bezeroari orientazioa
3. Lidergoa eta koherentzia
4. Prozesuen eta egiteen bidezko kudeaketa
5. Pertsonen garapena eta inplikazioa
6. Ikasteko, berritzeko eta hobetzeko etengabeko prozesua
7. Aliantzak egitea
8. Erakundearen gizarte erantzukizuna

EITB Taldearen zuzendaritza taldeak EFQMren eskema erabiltzen du kudeaketan. Sistema horrek bederatzi puntu hauek hartzen ditu aintzat: lidergoa kudeatzea, politika eta estrategia kudeatzea, pertsonak kudeatzea, aliantzak eta baliabideak kudeatzea, prozesuak kudeatzea, bezeroei lotutako emaitzak, pertsonei lotutako emaitzak, elkartearen emaitzak eta emaitza giltzarriak.

EITBren kudeaketa sistemak sari ugari jaso ditu azken urteetan: "Zilarrezko Q-a" (2004), "Kalitatearen Sari Iberoamerikarra" (2006), "Urrezko Q-a" (2007) eta Enpresa Bikaintasunaren Sari Europarra (2009).

Gure sistema propioari buruzko informazio gehiago daukazu erantsitako dokumentuan.



Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa