eitb taldea

eitb taldea

Errekorra

eitb.com-ek bere historiako urtarrilik onena itxi du

L.S.

2010/02/01

650.000 erabiltzaile bakarrekin, aurreko daturik onena, 2009ko urtarrilekoa hain zuzen, 100.000 erabiltzailetan hobetu du.

650.851 erabiltzaile bakarrekin itxi du eitb.com-ek urtarrila, Nielsen audientzien neurketarako enpresaren datuen arabera. Hala, urtarrilean inoiz lortutako daturik onenak gainditu ditu: 2009koa orain arteko audientzia markarik onena izan zen 550.980 erabiltzaile bakarrekin; 2010ean, aldiz, 100.000 erabiltzaile bakar gehiago eskuratu ditu.

Entretenimenduan zein informazioan hobekuntza nabarmena izan dela erakusten dute audientzia datu hauek, nahiz eta OJDren auditoria oraindik ez den egin. “El Conquistador del Fin del Mundo” gehien bisitatutako edukietako bat da, bai bere webgunearen bidez bai eitb.com-en egindako emankizunen bidez (telebista seinalearekin eta Facebook zein Twitteren komentarioak zuzenean egiteko aukerarekin).

“Vaya Semanita”k ere erantzun ona izan du, saioaren bideoei, emisioaren stremingari eta sare sozialen bidez egindako komentarioei esker.

Aktualitate gaiei dagokienez, albisteek eta informazio meteorologikoa, trafikoa eta&' || 'nbsp; webcam-ak bezalako zerbitzuek igoera nabarmena jasan dute urtarrilean.

Eduki motak kontuan hartuta, 150.000 erabiltzaile bakar baino gehiagok milioi erdi bideo ikusi dituzte, eta 70.000 erabiltzaile bakarrek Internet bidezko zuzeneko irrati eta telebista emisioak jarraitu dituzte.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa