eitb taldea

eitb taldea

Ikerketa egingo dute

ETB-4 kirol katea izateko bideragarritasuna aztertuko du EITBk

Erredakzioa

2010/02/24

Uda aurretik ikerketa amaituta egotea espero du Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, hartara kate berria 2010 bukatu baino lehen abian egon dadin.

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak ETB-4 kirol kate izateko bideragarritasun ikerketa bat egingo dela adierazi du. Uda aurretik ikerketa amaituta egotea espero du, hartara kate berria 2010 bukatu baino lehen abian egon dadin.

Alberto Surioren hitzetan, "kirolari eskainitako telebista katea eta gazte eta haur programazioari eskainita dagoen ETB-3 ETBko kanal tematikoen estrategiaren oinarrian egongo dira."

ETB-4ri buruzko ikerketarekin batera beste bat bultzatuko du Komunikazio Taldeak: euskaraz euskarri ezberdinetan, irratian, telebistan eta Interneten eskaintzen dituen edukiei buruzko ikerketa egingo du.

Gai honen harian hedabide ezberdinetako langileekin eta EITBrekin harremana duten adituekin osatutako lan-talde baten sorreraren berri eman zaio Administrazio Kontseiluari.

Taldearen helburua, euskal audientziarentzat erakargarriagoa eta hurbilagoa izango den programazioaren ildoak finkatzea izango da. Bigarren epean, EITBz kanpoko lagunek hartuko dute parte talde honetan gogoetaren edukiak aberasteko.

Euskararen alorrean berrikuntzaren beharra nabarmendu du Alberto Suriok, Euskal Irrati Telebistak, EITBko Sorreraren Legean agindutakoa bete dezan eta euskara zabaldu eta hizkuntzari eta euskal kulturaren izen onari laguntza eman diezaion.

Zentzu honetan, EITBko zuzendari nagusiak gogoeta hori premiazkoa dela adierazi du, ETBk azken bost urtetan izandako audientzia jaitsierari aurre egiteko.

Programazio berria

Horrez gainera, ETB-2ko eguerdi eta arratsaldeko ordutegian sartu diren programa berriei buruz ere aditzera eman zaio Administrazio Kontseiluari. "Euskadi Directo", "Aspaldiko" eta "Robin Hood" saioen berri hain zuzen ere. "Kerman Mintzalagun Bila", "El Conquis La aventura" saioaz, "Uyyyyy!" eta ETB-1eko "Azpimarra" eta "Kresala" saioen lehen emanaldiak ere errepasatu dituzte.

EITBko zuzendari nagusiak hilabete hauetan egin den berriztapen sakona nabarmendu du eta ETBko talde osoak proiektu berria abian jartzeko erakutsi duen gaitasuna azpimarratu du.

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa