eitb taldea

eitb taldea

Audientzia datuak

eitb.com-ek bere historiako otsailik onena izan du

Erredakzioa

2010/03/01

700.000 erabiltzaile bakar izan ditu, orain arte otsailean izandako daturik onena %25ean gaindituz.

eitb.com-ek otsailean inoiz izandako audientzia markarik altuena lortu du aurten. EITB taldeko entretenimendu eta informazio atariak 700.000 erabiltzaile bakar izan ditu, orain arteko daturik onena -iazkoa- %25ean gaindituz.

Nielsen Netratings audientzien neurketarako enpresaren datuen arabera (OJD-ek egin behar duen txostena hilabetearen erdialdean ezagutaraziko da), eitb.com-ek 697.920 erabiltzaile bakar jaso ditu otsailean. Horrela, joan den urteko marka (556.310 erabiltzaile bakar) hautsi du.

Bisita gehien jaso dituzten edukiak albisteak (batik bat, bertan egindakoak) eta bideoak (ETBko saioetakoak eta streaming bidez zuzenean aireratutakoak) izan dira.

Blogetan eta eguraldi nahiz trafikoaren inguruko albisteetan ere bisitari-kopurua nabarmen hazi da.

Datu horiek eitb.com atariaren goranzko joera baieztatzen dute. Urtarrileko emaitzak, gaur egunera arte urte-hasieran lortutako onenak, ere ezin hobeak izan ziren.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa