eitb taldea

eitb taldea

Zatoz EITBra

Datuen eguneratzea

I.E.

2010/06/28

EITBk Taldeko lan poltsan dituen hautagaien datu pertsonalak eguneratuko ditu aldi baterako kontrataziorako.

EUSKAL IRRATI TELEBISTA erakunde publikoak eta EUSKAL TELEBISTA, EUSKO IRRATIA, RADIO VITORIA eta EITBNET bere menpeko sozietateek taldeko lan poltsan dauden hautagaien datu pertsonalak eguneratuko dituzte aldi baterako kontrataziorako.

Horretarako, erakunde publiko edo aipatutako sozietateetarako Lanpostu Eskaintza Publikoren batean parte hartutako pertsonek (hautaketa prozesua gaindituta plaza lortu ez duten hautagaiek) euren datu pertsonalak eguneratu beharko dituzte EITBren lan poltsan egoteko. EITB Taldearen webgune Korporatiboaren bidez (eitb.com-eko "ZATOZ EITB"ra atalean) egin beharko da eguneratzea, datorren irailaren 30a baino lehen.

Lan poltsaren funtzionamendu arauen arabera, beharrezko baldintza izango da eguneratze hori aldi baterako kontratazioan lehentasuna izateko.


Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa