eitb taldea

eitb taldea

Zatoz EITBra

Datuen eguneratzea EITBren lan-poltsarako

2012/04/13

EITBk Taldeko lan-poltsan dituen hautagaien datu pertsonalak eguneratuko ditu aldi baterako kontrataziorako.

EUSKAL IRRATI TELEBISTA Ente Publikoak eta EUSKAL TELEBISTA, EUSKO IRRATIA, RADIO VITORIA eta EITBNET mendeko sozietateek jakitera eman dute aldi baterako kontratuetarako lan-poltsan dauden hautagaien datu pertsonalak gaurkotu egingo dituztela. Horretarako, bere garaian Ente Publikoaren edo/eta aipatutako mendeko sozietateen Lan Eskaintza Publikoetan parte hartu eta, hautaketa-prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez zutenek euren datu pertsonalak gaurkotu beharko dituzte EITBren web korporatiboan (www.eitb.com, Zatoz EITBra atala); batez ere telefono bat eman beharko dute, kontratu-eskaintzak sortu ahala horiekin harremanetan jarri ahal izateko.

Datuak gaurkotzea behar-beharrezko baldintza izango da lan-poltsa erabiltzeko arauei jarraituz aldi baterako kontratuetarako lehentasuna mantentzeko.

EITBko Lan Poltsaren kudeaketa eta baremazio-irizpideen inguruko informazioa atxikitutako dokumentuetan.

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa