eitb taldea

eitb taldea

Ekainaren 18an

Munduko errekorra lortuko al du David de Jorgek?

I.E.

2011/06/14

ETBko sukaldariak munduko hanburgesarik handienaren prestakuntza dela eta, egingo den jaia aurkeztu du asteazken honetan, ekainaren 8an, Kontsulatuaren Plazan, Erriberako Merkatuaren ondoan.

David de Jorge, ETB-2ko "Robin Food" saioaren sukaldari eta aurkezlea, munduko errekorra hausten saiatuko da munduko hanburgesarik handienarekin, datorren ekainaren 18an, Bilboko Areatzan.

Asteazken honetan, ekainaren 8an, ETBko sukaldariak, Boni Garcia Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Jose Mª Ustarroz Idiazabal Jatorri Izendapeneko presidenteak munduko hanburgesarik handienaren prestakuntza dela eta, egingo den jaia eta aurtengo Bilboko Idiazabal Artzain Gaztaren Txapelketa aurkeztu dituzte Kontsulatuaren Plazan, Erriberako Merkatuaren ondoan.

Amaya Luquin Kalitatea Fundazioko zuzendaria, Jon Ander Ibarra Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteko presidentea, Mikel Ruiz Caritas Bizkaiaren zuzendaria, Manu Gonzalez Criado BBK-ren Gizarte Ekintzaren arduraduna eta Karlos Ibarrondo burduntzi erreketan aditua ere bertan egon dira.

Aurkezpenean David de Jorgek zenbait hanburgesa prestatu ditu hedabideentzako hilaren 18ko erronkarako prestatzen hasteko. Horrez gain, Idiazabal Artzain gazta, Eusko Label sagardoa eta garagardoa dastatu ahal izan dira.

Munduko errekorra

EITBk, Zazpi Kaleetako Elkarteak eta Eusko Labelek antolatu dute ekitaldia, Bilboko Udalaren laguntzaz. 400 kiloko pisua izango du hanburgesak eta bost metroko luzera eta hiru metroko zabalera dituen parrilla berezi eta erraldoi batean egingo dute. Xerrari buelta emateko garabi bat erabiliko da. Orotara, 4.000 pintxo baino gehiago banatuko dira, euro baten truke, bertaratzen direnen artean. Lortutako diru guztia Caritas Bizkaiari emango zaio.

Munduko hanburgesarik handiena prestatu ahal duen bakarra da David de Jorge! Ekainaren 18an Bilboko Areatzan itxaroten zaitugu, gonbidatuta zaude!

Bestalde, errekor saiakera baino egun batzuk lehenago parrilla erakutsiko da San Anton eta Erriberako Merkatuaren arteko plazan.


Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa