eitb taldea

eitb taldea

Izendapena

EITB Maratoiaren ataria, Buber Saria elkartasuna bultzatzeagatik

Erredakzioa

2011/12/02

Egitasmoa 2000ko abenduan jarri zen martxan eta orduz geroztik urtero egin dute. Aurten EITBk hamaikagarren EITB Maratoia antolatu du alzheimer gaixoei laguntzeko.

Euskal Irrati Telebistaren EITB Maratoia ekimenak Buber Saria jaso du arratsaldean azken urteetan elkartasunaren alde egindako lanagatik. Egitasmoa 2000ko abenduan jarri zen martxan eta orduz geroztik urtero babestu du eitb.comek.

Aurtengo EITB Maratoiaren hamaikagarren ekimena izango da. Dagoeneko 11 urte dira ikusleen artean elkartasuna bultzatzen.

Urtero, Gabonetan, EITBk arazo bat aukeratu eta programazioaren zati handi bat gai hori jorratzeko erabiltzen du. Era berean, eitb.comek atari berezi bat diseinatu eta erabiltzaileei ekimenarekin bat egiteko aukera emango die.

Aurten alzheimerraren txanda da. Gainera, eritasunaren nazioarteko urtea da. 65 urtez gorako pertsona askori eragiten die gaixotasun horrek. Diru-bilketa guztia ikerketara bideratuko dute, seigarren urtez jarraian.

Dirua emateko eta informazio jasotzeko aukera on line

eitb.comek gaixotasunari buruzko informazio zehatza eman eta Alzheimer Gaixoen Senitartekoen Elkarteen zerrenda argitaratu du. Era berean, datozen egunetan EITBk albistegietan zein entretenimenduan eritasunari buruz ematen dituen saioak eta erreportajeak bilduko ditu webguneak.

EITB Maratoiaren ekimenaren aurreko edizioan egin bezala, aurten ere dirua on line emateko aukera izango dute erabiltzaileek. Telefono zenbakia eta kontu korronteak ikusgai izango dituzte erabiltzaileek ekarpenak egin ahal izateko.

Bestalde, gaurko zeremonian izandako gainerako sarituak honakoak izan dira:

-Blog edo web korporatibo onena: www.lasterketak.com
-Aplikazioa edo web software askea: www.librezale.org
-Merkataritza elektroniko webgunea: www.deskontu.com
-Herritarren zerbitzurako ataria: www.justizia.net
-Berrikuntza egitasmorik onena: Babelium Project
-Euskarazko teknologia proiektua: Kulturize
-Start-up egitasmorik onena: Ideable
-Internazionalizazio proiektua: Basque Culinary Center
-Publizitate kanpainarik onena: ilowcost

 

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa