eitb taldea
A.A.
2011/12/15
400.000 euro baino gehiago bildu dira jada eta oraindik kolaboratzen jarrai dezakegu 902 54 25 25 telefono zenbakian eta eitb.com-en.
Ez ahaztu Alzheimerraz / No te olvides del Alzheimer lelopean, EITB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta eitb.com) Alzheimerraren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina burutu dute eta gaur izan da egun nagusia. Elkartasun maratoiaren bidez egun osoan zehar diru laguntza batzeko ahalegin berezia egin da. 902 54 25 25 telefonora hots egin behar izan dute dirua eman nahi izan duten lagun guztiek eta deiei erantzuten lagun famatuak izan dira. Gainera, aurten, berriz ere, eitb.com-en bidez dirua eman ahal izango da Eventbis enpresak garatutako aplikazioaren bidez. Bildutako diru guztia beste behin ikerkuntzara zuzenduko du EITBK.
Gauerdi aldera, egunean zehar lortutako diruaren zifra eman zen: 364.133 euro. Baina hori ez da azken emaitza, kolaboratzen jarrai dezakegulako; izan ere, 403.528 eurotan kokatzen da zifra orain. Aurreko edizioa kontuan hartuta, 100.000 euro baino gehiagotan gainditu da zifra. Aipatzekoa da Gipuzkoa izan dela dei gehien egin dituen lurraldea, Bizkaia atzetik duela. Bestalde, aurreko urtetan bezala, emakumeak izan dira solidarioenak.
Asteazkeneko programazio bereziaren barruan, 'Egun On Euskadi'k ekin dio zuzenean maratoiaren inguruan berri emateari. Ainhoa Furundarena kazetaria izan da deigunean eta lehen konexioan Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariarekin batera, Nuria Pascual BIO fundazioko Ikerketa koordinatzailea eta Koldo Aulestia AFAGI elkarteko presidentea elkarrizketatu ditu.
Albistegiaren ondoren ikusgai den 'Forum' elkarrizketa saioan, David Barberok Manuel Fernandez neurologo eta ikertzailea hartu du. 2002an EITBk Alzheimerrarerako bildutako diruarekin aurrera atera diren ikerketetako baten buru da Fernandez. Ikerketa genetikoa da hain zuzen, gaixotasuna aurrez antzematen lagundu dezaketen ezaugarri genetikorik ote dagoen aztertzen duena. Egindako lanaren nondik norakoak azaldu dizkio David Barberori.
'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan, EITB Maratoiaren inguruko azken berriak eman dituzte Amaia Uribe kazetariak eguerdian, eta Oiane Mateosek gauean. ETBko arratsaldeko bi magazinetan, 'Ni Más Ni Menos' eta 'Arratsaldero'n ere, bat egin dute deiak biltzen dituen gunearekin. Klaudio Landak gidatzen duen ETB-2ko saioak Nagore Real kazetaria izan du bertan eta Estitxu Fernandez eta Oihan Vegak ETB-1en aurkezten duen saioak, berriz, Xabier Mendia.
Adela Gonzalezek ETB-2n aurkezten duen 'Euskadi Directo' albistegiak ere arreta berezia eskaini dio azken egunotan Alzheimerrari, egunero gaiaren inguruko erreportaje berezi batekin. Elkartasun egunean Maria Jurado kazetariak jarraitu du diru bilketa nola joan den.
Zaintzaileak dokumentalaren estreinaldia eta 'Consumidores' saio berezia
Gauean programazio berezia izan da Euskal Telebistan. ETB-1ek Zaintzaileak dokumentala estreinatu du eta ETB-2n 'Consumidores' saio berezia egin dute, oso-osorik Alzheimerrari eskainia.
Alzheimerra duen gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnen bizitzari buruzko dokumentala da Zaintzaileak, Oskar Tejedorrek zuzendua. Endekapenezko gaixotasunak dituztenen senitarteko-zaintzaileak hamabostean behin elkartzen dira azken urte eta erdian. Beldurrak eta ikarak azaleratzen dituzte, esperientziak trukatzen eta, batez ere, eguneroko egoera barregarriak eta, tarteka, baita deserosoak ere erlatibizatzen ikasten dute.
Zaintzaile bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten du dokumentalak, bai etxean baita eguneroko ekintzetan ere, beren egunez eguneko errealitate pertsonala, familiarra eta soziala islatuz. Horrela, behaketari esker, emoziozko puzzle korapilatsu baten pusketak osatzen dituzten istorio txiki eta partikularrak agerian geratu dira.
‘Consumidores’ berezia izan da ETB-2n Alzheimerraren inguruan. Gaixo eta senideen lekukoak bildu dituzte. Euskadin ikerkuntzaren esparruan egiten ari diren guztiaren berri ere eman dute. Halaber, eztabaida eta hausnarketa izan da: ‘Gaixo bati Alzheimerra duela esan behar ahal zaio?’ galdera izan dute abiapuntu.
Gainera, zinean gaixotasun hau nola jorratzen duten aipatu dute eta umeei Alzheimerra nola azaldu behar zaien ere kontatu dute.
Marka solidario bat ere hautsi nahi izan dute ‘Consumidores’ saioan, Fernando Canales, Yolanda Alzola, Iker Galartza eta Roberto Lopez Ufarte lagun dituztela. Munduko euskal pastelik handiena egin nahi izan dute.
Bi kateetan herritarren deiak jasotzeko egokitu den aretoarekin zuzenekoak egin dituzte gauerdira bitartean: Joana Lasheras eta Urko Aristi aritu dira ETB-1en eta Ana Urrutia eta Iñaki Lopez ETB-2n. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiaren ahotan jakin dugu zenbat diru bildu den.
Ehun bat ezagun deiak hartzen
EITB Maratoiaren egunean, nola ez, telefono deiak jasotzen ehun bat lagun ezagun aritu da. Telebista eta irratiko aurkezle, aktore, kazetari eta kolaboratzaile ugari egon dira dei gunean: besteak beste, Julian Iantzi, Vanessa Sanchez, Xabier Usabiaga, David Barbero, Maite Esparza, Jose Ituarte, Luis Alfonso Gamez, Pedro Mari Goikoetxea, Ibon Uzkudun, Roge Blasco, Juan Carlos de Rojo, Txetxu Ugalde, Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Txumari Alfaro, Txema Montoia, Paloma Zorrilla, Pili Kaltzada, Gorka Landaburu, Maider Otegi, Julen Madina eta Aintzane Gamiz.
EITB Maratoiarekin bat egin duten aktoreen artean Iban Garate, Joseba Apaolaza, Itziar Lazkano, Maribel Salas, Iñigo Salinero, Yanick Bergara, Miriam Cabeza, Gurutze Beitia, Ane Gabarain, Klara Badiola, Itziar Aizpuru, Gorka Aginagalde, Xabier Perurena, Koldo Losada, Kike Biguri, Txema Vitoria, Fernando Ruiz, Susana Soleto, Loli Astoreka eta Esther Velasco daude, baita Garbiñe Losada antzerki zuzendaria, Txan eta Jon Zabal magoak eta La Otxoa.
Kirol munduko beste hainbat aurpegi ezagun ere topatu ditugu, hala nola, Abraham Olano, Maider Unda, Eneko Llanos, Juanito Oiarzabal, Ander, Angela eta Andres Vilariño, Juanjo San Sebastian, Javier Conde, Marino Lejarreta, Oier Aizpurua, Iker Pascual, Txus Jaio, Igor Anton, Miguel Madariaga, Iñaki eta Iñaxio Perurena, Roberto Lopez Ufarte, Ismael Urzaiz, Mikel Goñi, Herri Torrontegi, Iker Fuentes, Alex Txikon, nesken Athletic taldeko Aitziber Juaristi eta Iraia Iturregi, eta Alaves taldeko Gorka Azkorra eta Sendoa Agirre.
Kultur jarduera ezberdinetan aritzen diren hainbat lagun ere egon dira, esate baterako, Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra bertsolariak; Etxe, Javier Muguruza, Amaia Zubiria eta Mikel Markez musikariak; Jasone Osoro eta Toti Martínez de Lezea idazleak; Eneko Atxa sukaldaria; Mercedes de Miguel eta Alicia Rueda moda diseinatzaileak eta Luis Chillida.
Halaber, bat egin dute ekimenarekin Rafael Bengoa Osasun sailburuak eta Euskal Herriko Alzheimer elkarteen ordezkari eta boluntariok.
EITB Maratoia irratietan eta Interneten
EITB komunikazio taldeko irratiek ere arreta berezia eskaini diote EITB Maratoiari, telefono gunearekin zuzeneko harremana mantenduz. Euskadi Irratian Esther Aizpurua izan da berriemaile eta Radio Euskadin, berriz, Ander Iribar goizean eta Aitor Moriyon arratsaldean.
Interneti dagokionez, eitb.com-en bidez Maratoiaren egunean gertatzen den guztia zuzenean jarraitu ahal izan da. Informazioa eta bildutako diru kopurua aldioro eguneratu dute. EITBk hamabigarren urtez jarraian egiten duen elkartasun kanpainaren inguruko informazio zabala ere topatu daiteke bertan.
Euskaltelen eskuhartzea
Euskaltelek EITB Maratoian iaz egindako ekarpena errepikatu du. Telebista Interaktiboko bezeroek telebistako urrutiko kontrola erabiliz parte hartu ahal izan dute. Ikus-entzule hauek telebistako beheko aldean EITB Maratoiarekin parte hartzera animatuz mezua ikusi dute.
Iruzkinak
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de los momentazos de El Conquistador | David y el escorpión
Vídeo Joking of: Making of del episodio diecinueve | El Conquistador
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo final de Copa | ¿Quién viste mejor Marcelo Bielsa o Pep Guardiola?
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Continúa el juicio por la muerte a navajazos de Asier Lavandera
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Video del Giro de Italia: Joaquim Rodríguez repite victoria | Etapa 17
Vídeo Final Copa | Aritza Saratxaga surfea con camiseta del Athletic
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Cientos de aficionados despiden al Athletic en el aeropuerto de Loiu
Vídeo del Athletic | Aficionados del Athletic a la final de la Copa
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo del Athletic | Los comercios aprovechan el tirón del Athletic
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
El modelo de belleza en la antigua Grecia, a través de la escultura
Vídeo de EITB empieza a grabar la TVmovie 'Gernika bajo las bombas'
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra