eitb taldea

eitb taldea

EITB Maratoia 2011

Alzheimerraen lekukoak

2011/12/14

Arantza San Sebastian, adibidez, gaiaz mintzo da bere blogean. Bestalde, Gurutze Beitia Radio Euskadiko ‘Bolevard’ saioan izan da eta berak bizitako esperientzia entzuleekin partekatu du.

  • EITB.

    EITB.

Gaurkoan, EITB Maratoia dela eta Alzheimerra horren gertu daukagun honetan, gaixotasunaren errealitatea erakusten saiatzen diren hainbat adierazpen entzungo ditugu, batez ere gaitzak gaixoaren eta ingurukoengan dituen ondorio lazgarrien inguruko testigantzak. Arantza San Sebastianek, adibidez, hitz batzuk eskaini dizkio gaiari bere blogean. Bestalde, Gurutze Beitia Radio Euskadiko ‘Bolevard’ saioan izan da eta berak bizitako esperientzia entzuleekin partekatu du.

65 urtetik gorako pertsonen ehuneko 10k Alzheimerra dute. Zahartzaroari lotutako gaitza da batik bat baina gero eta gazte gehiago ere jasaten dute. Euskadin berrogei mila kasutik gora daude. Nolanahi ere, gaitzari aurka egiten dioten medikuen eta biktimen elkarteetatik ohartarazten denez, gaixo kopuruak etengabe gora egiten du eta hala jarraituko omen du, biztanleria gero eta zaharragoa delako.

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa