EiTB TALDEA

Informa nazazu RSS

EiTB TALDEA

Errekorra

Eitb.com-ek bere historiako urte hasierarik onena izan du

Erredakzioa

2012/04/17

2012ko lehen hiruhilekoan bataz besteko1.110.000 erabiltzaile bakar izan ditu, Nielsen etxearen arabera.

Iruzkinak

eitb.com-ek bere historiako urte hasierarik onena izan du, 2012ko lehen hiruhilekoan. OJD Interactivaren kontu-ikuskapenaren eta Nielsen Netratings enpresaren arabera, bataz besteko1.110.876 erabiltzaile bakar izan ditu.

Neurketa sistema horrek (gaur egungo webgune ezagunenek erabiltzen dute) 2012ko lehen hiruhilekoan izandako erabiltzaileen kopurua, iazko datuekin alderatuta, % 15 igo dela adierazten du. Ezin dugu ahaztu, halaber, 2011koa izan zela eitb.com-en urte hasierarik onena.

Webgunearen kanal nagusietan (albisteak, telebista, kirolak, gaztea, irratia,...) eta eduki mota ezberdinetan (bideoak, audioak, argazkiak, irrati eta telebista zuzenean, emankizun bereziak,...) jazo da igoera.

EITBnahieran zerbitzuak hilero 200.000 bisita baino gehiago ditu, eta 100.000 erabiltzaile bakar.

Blogek 300.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan dituzte, aurten, lehen aldiz, sare sozialen (Facebook, Twitter, Tuenti, ...) bitartez ditugun bisitak %15 ingurukoak dira eta erabiltzaileek sortutako edukiek hileko 10.000 erabiltzaile bakar izan dituzte.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#