EiTB TALDEA

Informa nazazu RSS

EiTB TALDEA

Nonick 2012

Jokoak eta sariak, Nonick 2012n

Erredakzioa

2012/05/15

Courtney Guertinek lorpen eta sari sistemak nola funtzionatzen duen azalduko du, eta jarraibide nagusiak emango ditu erabiltzaileen parte-hartzea handitzeko.

  • Kiip.

    Kiip.me-ren sortzaileetako batek hitzaldietako bat emango du

Iruzkinak

Courtney Guertin-ek, Kiip.me-ren sortzaileetako bat eta Kiip.me-ko CTOa (informazio-teknologien zuzendaria), Nonick-eko hitzaldietako bat emango du. Nonick Interneteko Joerei buruzko Nazioarteko Konferentzia da, eta Eusko Jaurlaritzak SPRI eta eitb.com-en bitartez antolatu du, CBT Comunicación y Multimedia-ren laguntzarekin.

Kiip.me 2010ean sortu zen Interneteko hiru merkaturik garrantzitsuenak bat egiten zituen enpresa gazte gisa —mugikorra, bideo-jokoa eta publizitatea—. Mugikorretarako jokoen barruko publizitate-plataforma horrek alde batera uzten du banner tradizionala, eta aurrerapauso bat ematen du, publizitatea bideo-jokoan bertan sartzen baitu jokatzeko moduari eragin gabe eta erabiltzaileari oztoporik ezarri gabe. Publizitate-metodo berritzaile horrek sarien bidez funtzionatzen du: sariak ematen ditu mailak gainditzean, pantaila batetik bestera igarotakoan edo gutxieneko puntuazio bat lortutakoan.

Enpresa horren ahalmen handiaren adierazgarri da proiektua oraindik martxan jartzeko zutenean haren sortzaileek 300.000 dolarreko finantziazioa lortu izana. 2011n, 4 milioi dolarreko inbertsioa lortu dute, eta erreferente bihurtu dira publizitatea eta promozioak beste modu batera egiteko jardunean —markak modu zuzenean erabiltzaileari gerturatuz—.

Aurkezpenean, Courtney Guertinek lorpen eta sari sistemak nola funtzionatzen duen azalduko du, eta jarraibide nagusiak emango ditu erabiltzaileen parte-hartzea handitzeko, saria emateko une egokia, aintzatespena, erabiltzaileen poza eta beste zenbait faktore kontuan izanda.

Nonick ekainaren 15ean eta 16an izango da EiTBren multibox aretoan, eta zazpi hitzaldi, mahai-inguru bat eta hainbat tailer egingo dira. Konferentziaren webgunearen bitartez eman daiteke izena. 125 € balio du ekainaren 8a baino lehen izena emanez gero.


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#