EiTB TALDEA

Informa nazazu RSS

EiTB TALDEA

Barcelona Kultur Lab

Sare sozialetara zuzendutako lanak, Barcelona Kultur Lab egitasmoan

Joseba Erramundeguy

2012/05/31

Euskal Herriko Unibertsitateko taldeak landu dituen gaien artean, errugbi femeninoa, zirkua, Ateneu zentro kulturala eta Bartzelonako merkatuak aipa daitezke, besteak beste.

  • Masterraren ikasleak.

    Masterraren ikasleak.

Iruzkinak

Asteburu honetan bukatu da Bartzelona Kultur Lab (BKL3) nazioarteko proiektua. Bertan parte hartu dute Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB masterraren ikasleek, Frantzia eta Kataluniako beste kazetaritza ikasleekin batera, erredakzio transnazionala osatuz.

BKL3ko kazetariek ostiral goizean aurkeztu zituzten euren multimedia lanak, hainbat euskarritan, baina denak Internetera zuzenduak. Ikasleek testuz, argazkiz, soinuz eta bideoz osatutako erreportajeak ekoiztu dituzte, kazetaritzaren eredu eta irizpide berriei jarraiki.

Euskal Herriko Unibertsitateko taldeak landu dituen gaien artean, errugbi femeninoa, zirkua, Ateneu zentro kulturala eta Bartzelonako merkatuak aipa daitezke, besteak beste. Edizio honetan, garrantzia handia izan du berriaren zabaltzeak sare sozialetan. Erreportajeen formatuak hasieratik sarean zabaltzeko pentsatu ziren. Facebook, Twitter, Storify eta Pinterest izan dira, besteak beste, erabili dituzten erremintak.

Aste honetan BKL3n ekoiztutako edukiak eitb.com, lavanguardia.com, Sud-Ouest eta TV3 hedabideetan agertuko dira, besteak beste.
 


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa