EiTB TALDEA

Informa nazazu RSS

EiTB TALDEA

Audientzia

eitb.com-ek marka hautsi du: 1.500.000 erabiltzaile bakar hilabetean

Erredakzioa

2012/06/01

Maiatzean bere historiako audientzia daturik onenak lortu ditu eitb.com-ek, orain arteko errekorra -iazko maiatzean lortutakoa, hain zuzen- gaindituz.

  • eitb.

    eitb.com-ek 1

Iruzkinak

2012ko maiatzean marka berri bat hautsi du eitb.com-ek; 1.500.000 erabiltzaile bakarrak gainditu ditu hilabetean eta 70.000 egunean. Horrela adierazten dute Nielsen Online enpresaren behin-behineko datuek, OJD interactiva-ren ikuskapenaren zain.

Nielsenen datuen arabera, Euskal Irrati Telebistak 1.554.073 erabiltzaile bakar izan ditu maiatzean, egunero 73.852, batez beste. Orain arte, hilabete onena iazko maiatza izan zen, 1.278.324 erabiltzaile bakar jazo zirenean eta 60.000 erabiltzaile egunean, bataz beste.

Datu hauekin, eitb.com-ek 2012ko urtarriletik maiatzera bitartean 2011ko batezbestekoa % 20ean gainditu du, orain arte onena izan zena, 1.000.000 erabiltzaile bakarrekin hilean. Horrez gainera, 2012ko lehenengo bost hilabeteetan audientzia ez da jaitsi 1.000.000 erabiltzaile bakarretik hilean. 90eko hamarkadan eitb.com abian jarri zenetik hori gertatzen den lehenengo aldia izan da.

Bideoak, zuzenekoak, kirolak eta albisteak

500.000 erabiltzaile bakarrek bideoekin erlazionatutako milioi eta erdi orrialde bisitatu dituzte: laburpenak, sketch-ak, minutu bateko edo bi minutuko albisteak eta EITB Nahieran webgunea. Entretenimenduko alorrean edukirik ikusiemak "El Conquistador del Fin del Mundo", "Al Rescate", "Vaya Semanita" eta "Goenkale" saioetako bideoak izan dira. Albistegien kasuan, Teleberriko bideoak izan dira nagusi, eta kiroletan Athletic Club-aren bi finalen inguruko guztia eta Giroa.

Giroa, hain zuzen ere, maiatzean Internet bidez zuzenean eskainitako emankizun berezien artean ikusiena izan zen, Champions League-arekin batera. Giroaren emankizunetan, gainera, Xabier Usabiaga txirrindulari ohiarekin hitz egiteko parada izan zuten erabiltzaileek, Facebook zein Twitter bidez.

Horrez gainera, eitb.com-eko erabiltzaileen artean gaurkotasun-albisteek, Gaztea atariak, taldeko irratiek eta blogek arrakasta handia lortu dute hile honetan. Euskarazko edukiek 500.000 bisita izan dituzte, 230.000 erabiltzaile bakarrekin.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa