EiTB TALDEA

Informa nazazu RSS

EiTB TALDEA

Nazioarteko Konferentzia

'Wallabee', Europako startup onena Nonick 2012an

Erredakzioa

2012/06/16

Iphonentzako 'Wallabee' jokoak aurtengo Start Up 2.0 lehiaketa irabazi du Bilbon izandako Nonicken.

Iruzkinak

'Wallabee' jokoak Start Up 2.0 lehiaketa irabazi du Bilbon izandako Nonick 2012an. 'Wallabee' Iphonentzako joko bat da, eta hainbat tokitan objektuen bilketan datza. Objektuak gero eta arinen bilduz gero, jokalariak puntu gehiago lortuko ditu.

'Hazel Dazzle' aplikazioak boza gehien jaso dituen bigarren start up da. Ipadentzako hiru dimentsiotan egindako lehen bideojokoa da 'Hazel Dazzle'. Hirugarren postuan 'Sheep UP' dago, sakeleko telefonoentzako plataformen joko bat.

Europako startup saritzen dituen lehiaketa da Start Up 2.0. Europa mailan bideojokoak garatzen dituztenei eskainitako golardoak izan dira aurtengo ediziokoak.

Lehiaketa honen lehenengo edizioa 2007an izan zen, eta 2.0 teknologian oinarritutako Europako start up-ak saritzea du helburu. Aurten 100 start up inguruk parte hartu dute, eta horietatik, bost enpresek euren proiektuak aurkeztu dituzte Nonicken.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa