EiTB TALDEA

Informa nazazu RSS

EiTB TALDEA

Audientzia

Datu ofizialak eitb.com-en errekorra berretsi du: 74.042 erabiltzaile

Erredakzioa

2012/06/21

Nielsenen datuek adierazi zuten moduan, 2012ko maiatza eitb.com-en inoizko hilabeterik onena izan dela baieztatu du OJD enpresaren ikuskapenak; 1.556.373 erabiltzaile bakar izan ziren hil horretan.

  • Italiako Giroa izan da eitb.

    Italiako Giroa izan da eitb.com-eko eduki ikusienetakoa maiatzean

Iruzkinak

Joan den astean Nielsen Online enpresaren neurketaren berri izan ostean Interneteko audientziaren inguruan publikatutako datuak berretsi ditu OJD enpresaren ikuskapenak. 2012ko maiatza eitb.com-en inoizko hilabete onena izan da: 1.556.373 erabiltzaile bakar izan ditu hilean, eta 74.042 egunean, batez beste.

Behin-behineko eta behin betiko datuen artean ez dago ia alderik. Datu ofizialen arabera, 2.300 erabiltzaile bakar gehiago egon dira hil osoan, behin-behineko datuekin alderatuz, eta 190 gehiago egunero. % 0,1eko aldea dago, beraz.

Orain arteko hilabeterik onena iazko maiatza izan zen. 1.278.324 erabiltzaile bakar izan ziren: 60.000 egunean, bataz beste.

Sare sozialetan ere, errekorra

Sare sozialetatik eitb.com-era iritsi diren bisiten kopuruak ere gora egin du hilabete honetan. Guztira, 364.212 bisita izan dira, % 75 Facebooketik erakarrita, % 15 baino pixka bat gehiago Twitterretik, eta % 10 Tuentitik.

Beraz, sare sozialak dira EITBren webgunera bisitak erakartzeko iturri nagusietakoa. Bisiten % 15 trafiko zuzena dira, eta Google da erreferente nagusia. Bilatzailetik, erabiltzaileen % 60 iristen dira eitb.com-era, eta gainerakoek (% 10) beste hainbat jatorri dituzte; nolanahi ere, azken horietako bat ere ez da % 1era heltzen.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#