EiTB TALDEA

Informa nazazu RSS

EiTB TALDEA

Tabakalerak antolatuta

EITB, TranXlan proiektuarekin bat

I.E.

2012/07/04

TranXlan laborategi-lantegi bat da eta transmediako proiektu bat elkarlanean egitea du helburu.

  • TranXlan.

    TranXlan.

Iruzkinak

TranXlan laborategi-lantegia da, Tabakalerak San Telmo Museoarekin, Nekrogunerekin eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiarekin elkarlanean antolatutakoa, eta transmediako proiektu bat elkarlanean egitea du helburu.

TranXlanek esperimentaziorako eta ikaskuntzarako egoera sortu nahi du, ikus-entzunezko, multimediako eta interakzioko elkarlaneko proiektu baten bitartez. Horretan, irakasleen eta ikasleen edo adituen eta ikastunen arteko ohiko rolak hautsiko dira sortze-prozesu kolektiboari ekiteko eta arreta berezia jarriko zaie taldeko lanari, proposamen freskoei eta narrazio-arkitektura tradizionalen hausturari.

Diziplina anitzeko hainbat lantalde sortuko ditu, deialdi ireki baten bidez. Taldeok 10 egunez bilduko dira irailean baterako proiektua sortu eta ekoizteko, betiere hainbat arlotako profesionalek laguntzarekin. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen harira aurkeztuko/estreinatuko da tailerraren emaitza, jarduera gisa eta Nekrogune izeneko jarduera-egitarau paraleloaren barruan.

Bi fasetan gauzatuko da TranXlan. Uztailaren 17a baino lehenago izena eman eta onartuak izan direnekin aurrera eramango da lehen saioa uztailaren 20an. Bertan, TranXlan, Elkarlabeko istorioak, egitasmoaren nondik norako guztiak azalduko zaizkie parte-hartzaileei (gidoia, iraileko lan egitasmoa, aldez aurretik prestatu beharreko lanak e.a.). Era berean irakasle desberdinek bideratuko dituzten dinamika desberdinen bidez, iraileko tailerrerako lan talde definitiboak osatuko dira.

Uztaileko jardunean itxiko da irailaren 10etik 20ra arteko lan-programa zehatza. Printzipioz egun osoko lan jarduna izango dela aurreikusi beharko du parte-hartzaileak.

TranXlan proiektua aurrera eramaten parte hartu nahi baldin baduzu, egin klik hemen.



Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#