Gaztea

Azkena Rock

Azkena Rock

Jaialdiak

My Morning Jacket eta beste hamabi talde, Azkena Rockera

Garazi Urdanpilleta

2012/02/09

Gasteizko jaialdi beteranoan Lynyrd Skynnyrd eta Black Sabbathekin batera ere arituko dira Blue Öyster Cult, Pentagram, North Mississippi eta Allstars Graveyard, besteak beste.

My Morning Jacket taldea 2012ko Azkena Rock jaialdian arituko da. Gasteizko jaialdi beteranoek Black Sabbath eta Lynyrd Skynnyrd kartel buruekin batera taula gainean arituko diren beste hamahiru talderen izenak iragarri dituzte eta letra larriz idazteko moduko iragarpena izan da Kentuckyko taldearena.

Talde estatubatuarrarekin batera arituko dira ekainaren 14tik 16ra bitartean Mendizabalan Dropkick Murphys, Blue Öyster Cult, Pentagram, North Mississippi Allstars, Graveyard, Lüger, Ben Kweller, Frank Turner and The Sleeping Souls, Sallie Ford & The Sound, Lions In The Street eta Danko Jones.

Izen gehiago iragartzen joango dira antolatzaileak.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa