Gaztea

Azkena Rock

Azkena Rock

Iragarpena

Black Sabbath taldea ez da Azkena Rock jaialdian arituko

Garazi Urdanpilleta

2012/02/20

Talde mitikoa ez da Gasteizko Mendizabalan ekainaren 14tik 16ra egingo den jaialdian arituko. Ozzy & Friends proiektuarekin ordezkatu dute antolatzaileek.

  • Ozzy Osbourne.

    Ozzy Osbourne. Argazkia: Last Tour

Iragarpen honen zain geunden aspaldian,Black Sabbath talde mitikoaren itzulera biraren baitan, 2012ko Azkena Rock jaialdian aritzekoak ziren Ozzy Osbourne eta taldeko jatorrizko kideak baina Tommy Iommiren gaixotasunaren (linfoma bat dauka) eta beste hainbat gorabeheraren ondorioz, atzeratu egin dute agertokietarako itzulera eta, beraz, ez dira ekainaren 14ik 16ra Gasteizko Mendizabalan egingo den jaialdiko taula gainean arituko. Hori bai, kartelburu gisa Ozzy & Friends proiektuak ordezkatuko du Black Sabbath.

Ozzy & Friendsen emanaldirako, gonbidatu bereziak izango ditu kantari ezagunak, tartean, Geezer Butler (Briminghameko taldearen sortzaileetako bat) baita aspaldi eurekin aritutako Zakk Wylde. Hori bai, 2011n iragarri zuten Black Sabbath taldeko kideak, 33 urteko isiluneraren ostean, lan berria grabatzen hasiak zirela eta asmo horrekin aurrera jarraitzen dute. Iommi, osatu ahala, eurei batuko zaie lanean jarraitzeko.

Bonuen itzulketa

Black Sabbath ez denez Azkena Rock jaialdian arituko, baliteke hainbatek erositako bonuaren zenbateko itzultzeko eskaera egin nahi izatea. Martxoaren 10era bitartean izango da horretarako aukera, erositako salmentagune berean.

102 euroren truke daude salgai hiru egunetarako bonuak (+ gastuak).

Laster iragarriko dituzte 2012ko Azkena Rocken arituko diren talde gehiagoren izenak.

Hauxe da oraingoz baieztatuta dagoen kartela:


OZZY & FRIENDS

LYNYRD SKYNYRD

MY MORNING JACKET

BLUE OYSTER CULT

DROPKICK MURPHYS

PENTAGRAM

NORTH MISSISSIPPI ALLSTARS DUO

DANKO JONES

BEN KWELLER

FRANK TURNER AND THE SLEEPING SOULS

GRAVEYARD

SALLIE FORD & THE SOUND OUTSIDE

ISRAEL NASH GRIPKA

LÜGER

LIONS IN THE STREET

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa