Gaztea

Bilbao BBK Live

Informa nazazu RSS

Bilbao BBK Live

Zazpigarren edizioa

Bilbao BBK Live 2012 jaialdiak markak hautsi ditu: 110.000 zale

Ane Roteta

2012/07/16

32.000 pertsona izan ziren atzo jaialdian; hiru egunetan, 109.178 pertsona bertaratu dira Kobetamendira. Zazpigarren edizioak errekor berri bat lortu duela erakusten dute datu horiek.

Iruzkinak

Bilbao BBK Live jaialdiaren zazpigarren edizioak errekor berri bat lortu du; izan ere 109.178 pertsona izan dira Kobetamendin hiru egun hauetan, eta aurreko urtean lortutako marka (103.083 pertsona) hobetu dute horrela.

Jaialdiaren hirugarren eta azken egunean, 32.860 pertsona bertaratu ziren, eta hainbat artistaren kontzertuez ahal izan zuten ateak zabaldu zituztenetik: Garbage, Keane, Sum 41, Glasvegas, Eli Paperboy Reed eta The View, besteak beste.

The Cure eta Radiohead taldeen emanaldi gogoangarriek abiatutako jaialdiari amaiera bikaina eman diote hirugarren egunean kontzertua eskaini duten artistek.

Antolatzaileek aurtengo jaialdiaren balorazioa oso positiboa egin dute, eta erakundeei, babesleei, kolaboratzaileei, komunikabideei eta, batez ere, publikoari eskerrak eman nahi izan dizkiete aurten ere, "eurei esker Bilbao BBK Live hazten ari delako".

Hauek dira jaialdiaren egun bakoitzeko datuak:
Osteguna, hilak 12: 36.842 pertsona
Ostirala, hilak 13: 39.476 pertsona
Larunbata, hilak 14: 32.860 pertsona

109.178 pertsona pertsona bildu dira guztira Kobetamendin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#