Gaztea

Bilbao BBK Live

Informa nazazu RSS

Bilbao BBK Live

Uztailaren 11n, Bilbon

Depeche Mode, Bilbao BBK Live jaialdirako baieztatuta

L.Z.

2012/10/24

Uztailaren 11n Kobetamendin izango da talde britainiarra. BBK Live jaialdirako hiru eguneko bonu berezia azaroaren 6tik abenduaren 11ra bitartean egongo da salgai.

  • Depeche Mode.

    Depeche Mode.

Iruzkinak

Depeche Mode taldea Bilbao BBK Liven egongo dela baieztatu dute jaialdi honen antolatzaileek. Uztailaren 11n izango da, hain zuzen, talde britainiarraren zuzenekoa. Gogoratu, aspaldi iragarri genizuen bezala, uztailaren 11tik 13ra egingo dela BBK Live 2013 jaialdia eta, ohi bezala, Bilboko Kobeta mendia izango dela hiru eguneko festa erraldoi honen agertoki.

BBK Live jaialdiaren arduradunek gaur bertan eman dute prentsaurrekoa, Bilboko udaletxean eta Parisen Depeche Modek maiatzetik aurrera egingo duen kontzertu bira aurkeztu du.

Apirilean kaleratuko dute disko berria eta hilabete geroago Tel Aviven hasiko dute aurkezpen bira. Handik Europa aldera abiatuko dira eta, besteak beste, Grezia, Errumania, Ingalaterra, Alemania, Danimarka eta Belgika bisitatu ostean, uztailaren 11n Bilbora helduko dira, Bilbao BBK Live jaialdian kanturik berrienak aurkezteko.

BBK Liverako sarrerak

Azaroaren 6an hiru eguneko bonua jarriko dute salgai eta abenduaren 11ra arte 85 eurotan (+banaketa gastuak) eskuratu ahal izango da.

Gainera, BBK 26 txartelarekin erositako lehendabiziko 500 bonuek 15 euroko deskontua izango dute (txartel bakoitzeko bonu bakarra erosi ahal izango da).

Sarrerak BBK-ko kutxazainetan ez ezik, Ticketmaster Sarean, www.itinews.net webgunean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefourren eta Halcon Bidaiak bulegoetan egongo dira salgai.

Rich Robinsonen kontzertua

Bestalde, Bilbao BBK Live Bereziak zikloak Rich Robinsonen zuzenekoa hartuko du datorren abenduaren 14an.

Depeche Moderen Kontzertu bira

2013ko udaberrian kaleratuko du talde britainiarrak bere disko berria. Itxaronaldia arinagoa egiteko, lan horren grabazio prozesua nola doan erakusten duen bideoa plazaratu dute.

Behin diskoa amaituta, kontzertu birari ekingo diote. Hemen duzue bira horren hitzordu zerrenda:

Maiatzak 7: Tel Aviv, Israel - Hayarkon Park
Maiatzak 10: Athens, Greece - Terra Vibe
Maiatzak 12: Sofia, Bulgaria - Georgi Asparuhov Stadium
Maiatzak 15: Bucharest, Romania - National Stadium
Maiatzak 17: Istanbul, Turkey - Kucukciftlik Park
Maiatzak 19: Belgrade, Serbia - Usce Park
Maiatzak 21: Budapest, Hungary – Puskas Ferenc Stadium
Maiatzak 23: Zagreb, Republic of Croatia - Hippodrome
Maiatzak 25: Bratislava, Slovakia – Inter Stadium
Maiatzak 28: London, England – O2 Arena
Ekainak 1: Munich, Germany – Olympic Stadium
Ekainak 3: Stuttgart, Germany – Mercedes-Benz Arena
Ekainak 5: Frankfurt, Germany – Commerzbank Arena
Ekainak 7: Berne, Switzerland - Stade De Suisse
Ekainak 9: Berlin, Germany – Olympic Stadium
Ekainak 11: Leipzig, Germany – Red Bull Arena
Ekainak 13: Copenhagen, Denmark - Parken
Ekainak 15: Paris, France – Stade De France
Ekainak 17: Hamburg, Germany – Imtech Arena
Ekainak 22: Moscow, Russia – Locomotive Stadium
Ekainak 24: St. Petersburg, Russia – SKK Arena
Ekainak 27: Borlange, Sweden - Peace & Love Festival
Ekainak 29: Kiev, Ukraine – Olympic Stadium
Uztailak 3: Dusseldorf, Germany – Esprit Arena
Uztailak 7: Werchter, Belgium – Rock Werchter Festival
Uztailak 11: Bilbao, Spain – BBK Festival
Uztailak 13: Lisbon, Portugal – Optimus Alive Festival
Uztailak 16: Nimes, France – Antic Arina
Uztailak 18: Milan, Italy – San Siro Stadium
Uztailak 20:Rome, Italy – Olympic Stadium
Uztailak 23: Prague, Czech Republic – Olympic Stadium
Uztailak 25: Warsaw, Poland – National Stadium
Uztailak 27: Vilnius, Lithuania – Vingis Park
Uztailak 29: Minsk, Belarus – Minsk Arena

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#