Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia-Internet

Beste hizkuntza batzuetan iritsitako mezuak itzultzeko gai da Gmail

Luzia Zugadi

2009/05/25

Zerbitzu berri honi esker, erabiltzaileak nahi duen hizkuntzan jaso ditzake bere mezuak.

Googlen itzulpen-zerbitzua Gmailera iritsi da. Google Traductorrek Gmailen egiten duen lana sinplea eta erabiltzailearentzat oso baliagarria da, beste hizkuntza batzuetan iritsitako mezuak automatikoki itzultzen baititu. Guztira, mailak 41 hizkuntzara itzultzeko gai da zerbitzu hau.

Gmail Labs esperimentuen zerrendan azaltzen den funtzio hau ''Mezuen itzulpena'' deitzen da eta erabiltzaile guztientzat dago eskuragarri.

Modu horretan, Gmail erabiltzen duten pertsonek, edozein hizkuntzatan elkarrizketak izateko aukera dute, bakoitzak mezuak nahi dituen hizkuntzan jasotzen dituelako.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa