Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia

Max Payne 3 bideo-jokoaren lehen irudiak iritsi dira

Luzia Zugadi

2009/06/25

Max Payne inoiz baino zaharrago eta nekatuago azaltzen da irudiotan. Joko berria datorren neguan iritsiko da.

Pax Payne bideo-jokoaren hirugarren partea bidean zegoela iragarri zuen martxoan Rockstar Games konpainiak eta orain, jokoaren lehen irudiak kaleratu eta datorren neguan dendetara iritsiko dela aurreratu dute. Hain zuzen ere, Xbox 360 eta PlayStation 3 bideo-kontsoletarako bertsioak aterako dituzte.

Azken egunetan iritsi diren irudietan atzeman daitekeenez, Max Payne inoiz baino zaharrago dago. Max Payne 2 jokoko gertakarietatik 12 urte igaro dira eta bizitzak gainez egin dio Maxi. New Yorkeko polizia departamentua utzita, hainbat segurtasun lan probatzen dabil Max.

Aurreko jokoekin parekotasun asko ditu; akziozko pertsonaia eta istorio batean oinarrituta, arma piloa erabiltzen dituen jokoa da hau ere.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa