Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia

Sonyk PSP klasikoaren prezioa 169,99 eurora merkatu du

Nerea Guijarrubia

2009/06/30

Krisi garaian egonda, ia enpresa denek produktuen prezioa merkatu behar izan dituzte. Sonyk PSP klasikoa merkatzeko zergatia ere hori izango al da?

PSPren azken modeloa bidean dago, eta Sonyk bere kontsola eramangarri klasikoa merkatzea erabaki du. Merkaturatu zen azkena, 300 modeloa, 169,99 eurotan izango da hemendik aurrera.

PSP-3000 kolore askotan aurki daiteke, bakoitzak bere gogokoena izateko: Piano Black klasikoa, beltza; Vibrant Blue, urdina; Mystic Silver, zilarrezkoa; Pearl White, zuria; eta Radiant Red, gorria, besteak beste.

Modelo bakoitza erabiltzaile batentzat pentsaturik dago; horrela, pertsona bakoitzak bere izaera eta estilo propioa isladatuta ikusi ahal izango du PSP-3000 modeloan.

Konpainiak eramangarriaren kolore aniztasuna eta horren aukera guztiak (musika, joko eta bideoen erreprodukzioa, Internet bidezko nabigazioa...) telebistan zabalduko den iragarki baten bitartez azalduko dituzte.

Bestalde, PSP Go Sonyren kontsolaren itxuraren eraberritzea izango da; hala ere, potentzia grafikoa eta multimedia aukerak berak izango dira. Irristatzen den pantaila izango du, kontrol botoiak ezkutatzeko; eta, gainera, ez du euskarri fisikorik erabiliko, joko eta pelikulak erreproduzitzeko.

Halaber, Sonyk jokoak modu digitalean banatuko ditu, eta bakoitzak 250 euro balioko du.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa