Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia

BIC Phone: erabili eta botatzeko mugikorra

Luzia Zugadi

2009/06/30

29 euro balio ditu eta 12 euroko saldoa dakar. Uztailetik aurrera geongo da salgai eta paper-dendetan, gasolindegietan nahiz estankotan eskuratu ahal izango da.

Pentsa ezazu oporretan zaudela eta mugikorreko kargadorea galdu duzula edota jai batera zoazela eta ez duzula zure iPhonea arriskuan jarri nahi. Horrelako egoera batean aurkitzen bazara, BIC Phone mugikorra da zure aukera.

Orange eta BIC enpresek BIC Phone mugikorra merkaturatuko dute. Uztailetik aurrera eskuratu ahal izango den telefono sinple honek 29 euro balio ditu eta 12 euroko saldoa dakar. Ez dauka gaur egungo sakelako telefonoek dituzten funtzionaltasun berriak, baina, edonon eros daiteke eta oinarrizko eragiketak egiteko balio du. Besteak beste, estankoetan, paper-dendetan eta gasolindegietan egongo da salgai.

Bateria kargatuta dakar, telefono zenbaki berri bat ematen dio erabiltzaileari eta berriz kargatu daitekeen SIM txartela du.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa