Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia

Walkmanak 30 urte bete ditu

Luzia Zugadi

2009/07/01

1979an sekulako iraultza ekarri zuen aparatu honek, baina, gaur egun ez da walkmanaren arrastorik geratzen.

Walkmana munduko lehen musika irakurgailu eramangarria izan zen eta 80. hamarkadako ikono bilakatu zen, baina, 30 urte geroago, mp3-ek eta azken teknologiei egokitutako aparatu berriek zaharkituta utzi dute.

1979ko uztailaren 1ean iritsi zen merkatura eta garai hartan sekulako iraultza ekarri zuen, "edozein tokitan eta edozein momentutan" musika entzuteko aukera eskaintzen baitzuen.

Urdina eta zilar kolorekoa zen duela hiru hamarkada dendetara iritsi zen lehen walkmana. Denborarekin enpresa ezberdinek walkman berriagoak eta modernoagoak atera zituzten eta guztira 385 milioi aparatu inguru saldu dira mundu osoan zehar.

Halere, gaur egun ez da walkmanaren arrastorik geratzen, aparatu txikiek, koloredunek eta litio bateria dutenek honen lekua hartu baitute.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa