Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia

Flickr2Twitter; Flickrreko argazkiak Twitterrera igotzeko aplikazio berria

Luzia Zugadi

2009/07/02

Helburua, Flickrrera erabiltzaileek igotako argazkiak atari batean zein bestean erakustea da.

Gaurtik aurrera, Flickrrera igotako argazkiak Twitterren eskegitzeko aukera izango dute Internet erabiltzaileek, Flickr2Twitter zerbitzu berriari esker. Erabiltzaileen lana errazteko asmoz, Internet bidez argazkiak elkartrukatzeko aukera ematen duen Flicker zerbitzu ezagunak eta Twitterren microbloging zerbitzuak bat egin dute.

Flickr2Twitter aplikazio berriaren helburu nagusia bi plataforma hauetako erabiltzaileek igotako argazkiak atari batean zein bestean erakustea da.

Flickrek dituen 39 milioi erabiltzaileek izango dute aplikazio honetara sartzeko aukera. Zerbitzua konfiguratzeko, erabiltzaileak baimena eman behar du lehendabizi eta ondoren 2twitter luzapena duen helbide elektroniko berezi bat jasoko du.

Modu horretan, erabiltzaileak bi aukera izango ditu argazkiak igotzeko: "blogean publikatu" aukera edo telefono mugikorrarekin 2twitter helbidera zuzenean argazkia bidaltzeko aukera, hain zuzen. Bata zein bestea erabilita, argazkiok Flickrren eta Twitterren gordeta geratuko dira.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa