Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia

'Kroll' jokoa eta Pyro enpresaren sortzailea, Gamelab 09 sarietako irabazleak

Luzia Zugadi

2009/07/03

Atzo banatu ziren sari hauek Xixonen.

iPhonean jolasteko sortutako Kroll bideo-jokoa eta Pyro (Comandos) enpresaren sortzailea izan dira Gamelab 2009 bideo-jokoen azokako garaile nagusiak.

Taldeka sailkatuta, honako hauek dira aurtengo sarituak:

-Teknologia Onenaren saria, Kroll jokoak eraman du.

-Arte Onenaren saria, Nintendo Wii-ren Yummy Yummi Cooking Jam jokoarentzat izan da.

-Diseinu Onenaren golardoa, Playchapas jokoak jaso du.

-PC/Online/Kontsola Joko Onenaren saria, Hello Pocoyo jokoari eman diote, "umeentzako magia mundu interaktibora eraman izanagatik".

-Krollek Mugikorrerako Jokorik Onenaren golardoa ere eskuratu du, "kalitate tekniko eta artistikoagatik".

-Ikerketa Onena, Zinkia Entertainment konpainiak egin du, Gamelab 2009 Sarien arabera.

-Editore Onenaren saria, FX Interactiventzat izan da eta Enric Alvarez Urteko Profesional Onena izateagatik saritu dute.

-Epaimahaiaren sari berezia, Electronic Artsen Madrilgo Garapen eta Zerbitzu Zentroak jaso du.

-Amaitzeko, Omenaldi saria Ignacio Perez Dolsetek eraman du.

Sariak atzo gauean banatu zituzten Xixonen.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa