Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia

Google Street View Estatu espainiarrera iritsi da

2008/10/29

Google Mapsen zerbitzu honek kaleetatik paseatzeko aukera ematen du. Irudiak 360 gradukoak dira.

Ofizialki bihar aurkeztuko bada ere, duela ordu batzuetatik Street View zerbitzuaz disfrutatzeko aukera dute Estatu espainiarreko zenbait hirik (Madrilek, Bartzelonak, Sevillak eta Valentziak).

Google Mapsen eta Google Earthen osagarria den zerbitzu honek, edozein kaletik paseatzeko aukera ematen digu, toki horretan bertan egongo bagina bezala.

Hamabost egun igaro dira Street View Europan aurkeztu zutenetik eta, dirudienez, aurki Euskal Herrira ere helduko da.

Dena den, intimitate kontuengatik, kale horretan dauden pertsonen aurpegiak difuminatuta azalduko dira, baita ibilgailuetako matrikulak ere.

Irudi gainean nabigatzeko, saguaren eskuineko botoia sakatu eta nahi dugun alderantz mugitu behar dugu.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa