Gaztea

gadgetak

gadgetak

Pantaila handian

Brad Pitt, 'Dark Void' bideo-jokoari buruzko filmean

Garazi Urdanpilleta

2009/11/20

Bideo-jokoaren bertsio berria urtarrilaren 22an iritsiko da. Filma ikusteko, gehiago itxaron beharko dugu.

Brad Pitt Dark Void bideo-joko ezagunari buruz egingo duten filmeko protagonista izango da ziurrenik. Aktore ezagunaren produktorak, Plan B Entertainmentek, Capcom enpresarekin akordioa egin du joko ezagun horretan kontatzen den istorioa zinemara eramateko. Zientzia fikzioko thriller bat izango da eta ekoizpen handia izango da ziurrenik.

Hegazkin-istripu batean Bermudetako Triangeluan eroriko den pilotu baten istorioa kontatzen du bideo-jokoak. Misio arrunt batean zebilen pilotua eta, istripuaren ostean, The Void izeneko munduan esnatuko da. Bertan, teknologikoki oso aurreratuta dauden alienek mundu osoa konkistatu nahiko dute. The Void-en dauden pertsonak elkartu egingo dira inbasio horri aurre egiteko.

Bideo-jokoaren bertsio berria urtarrilaren 22an helduko da. Filma ikusteko asko itxaron beharko da oraindik.

.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa