Gaztea

gadgetak

gadgetak

EITB-Bilbo egoitzan

Euskadiko `Guitar Hero World Tour´ Txapelketa abenduaren 22an eta 23an, Gaztearen eskutik

eitb.com

2008/12/09

Guitar Hero World Tour bideo-jokoarekin abila zara? Edozein kanta jo dezakezu? Har ezazu parte lehiaketa honetan. Sari pila bat daude jokoan. Abenduaren 22an eta 23an, zatoz EITB-Bilbo egoitzara!

Abenduaren 22an eta 23an Euskadiko Guitar Hero World Tour Txapelketa egingo da EITB-Bilbo egoitzan Gaztearen eskutik. 15 urtetik gorako gazteei zuzendutako lehiaketa izango da. Neska-mutilek hirunaka hartu ahal izango dute parte, batek bateria jotzen, besteak gitarra eta hirugarrenak abesten.

Izena emateko, guitarhero@eitb.com emailera mezua bidali beharko da eta ondorengo datuak adierazi beharko dira: parte-hartzaileen izen-abizenak, taldearentzako izena, herria, adina eta kontakturako email eta telefonoren bat.

Abenduaren 22an Bilboko egoitzako ateak zabalduko ditu EITBk 16:00etatik aurrera Euskadiko Guitar Hero World Tour Txapelketa egiteko. Gainera, bertan esku hartu nahi dutenek izena emateko aukera edukitzeaz gain, bideojokoa eskura izango dute probak egiteko eta pixka bat praktikatzeko. Txapelketa Abenduaren 23an jokatuko da arratsaldeko 16:00etan hasita.

Gazteak sari potoloak banatuko ditu. Irabazleek 1000 euro eta materiala eskuratuko dute; bigarrenek 500 euro eta materiala, eta hirugarrenek materiala. Gainera, sari berezi gisa, taula gainean agerraldi bizi eta animatuena eskaintzen duen taldeak 200 euro eskuratuko ditu.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa