Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia-Bideojokoak

Nintendok yoga egiten irakatsiko dizu

Luzia Zugadi

2010/02/12

Wii Yoga jokoak ariketa ezberdinak egiten erakusten dio jokalariari. Guztira zailtasunaren arabera sailkatutako zazpi nibel ditu bideo-joko honek.

Etxetik atera gabe yoga praktikatu nahi baduzu, Wii Yoga Nintendoren joko berria da zure aukera. Gimnasiora joan gabe, etxetik kirola egiteko aukera ematen dio jokalariari joko honek, hartu beharreko jarrera egokiak zeintzuk diren azalduz.

Guztira zailtasunaren arabera sailkatutako zazpi nibel ditu bideo-jokoak. Egokiena, maila errazenetik hasi eta egunetik egunera ariketa zailagoak egitea da.

Horretarako, alfonbra bat dakar jokoak, jarrera desegokiak zuzendu eta gorputza nola aurkitzen den adierazten duena. Gainera, pantailan Asiako leku exotikoak eta paisaia ikusgarriak azaltzen zaizkio erabiltzaileari.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa