Gaztea

gadgetak

gadgetak

Sare sozialak

Facebookek non zauden jakingo du

Luzia Zugadi

2010/03/12

Aurreikusitakoaren apiriletik aurrera geolokalizazio zerbitzua izango du Facebook sare sozialak.

Beste hainbat zerbitzuren eta aplikazioren bide berdina jarraituz, erabiltzailea geolokalizatzeko gai den zerbitzu bat prestatzen dabil Facebook.

Duela urte bete inguru hasi zen sare sozial hau proiektua garatzen, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez. Halere, arazo teknikoak saihesteko eta erabiltzailea behar bezala informatuta egon dadin, kontu handiz dabil Facebook zerbitzua garatzen.

Modu horretan, erabilera baldintzak eta pribatutasun politika aktualizatu zituen azaroan eta badirudi aldaketa gehiago egiteko asmoa duela.

Aurreikusitakoaren arabera, geolokalizazio zerbitzua apirilean irirtsiko da eta bi modutan aurkeztuko du: erabiltzailearen profilean; kontaktuetan informazioa eskaintzeko, eta modu isolatuan; garatzaileek beraien sare sozialean sartzen dituzten aplikazioetan erabiltzeko.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa