Gaztea

gadgetak

gadgetak

Teknologia topaketa

Ostiralean hasiko da Gipuzkoa Encounterren IV. edizioa

Luzia Zugadi

2010/03/16

Asteburu osoan zehar, informatikaren eta teknologiaren munduak gertutik jarraitzen dituzten gazteak bilduko dira Tolosan.

Tolosako Usabal polikiroldegiak Gipuzkoa Encounter topaketaren IV. edizioa hartuko du ostiraletik igandera bitartean. Bertan, informatikaren eta teknologiaren munduak gertutik jarraitzen dituzten 600 pertsona bilduko dira. Parte hartzaileak 450 ordenagailutan bananduko dira eta segundoko 1000 megako Interneteko konexioarekin nabigatuko dute.

Bizkaikoak izango dira parte hartzaileen %43, gipuzkoarrak %30, arabarrak %10 eta beste %10 nafarrak. Gainerakoak, Madriletik, Galiziatik, Kataluniatik, Gaztela eta Leonetik eta Aragoitik heldutako gazteak izango dira. Parte hartzaileen batez besteko adina 27 urtetan kokatuko da aurten eta %12 soilik izango dira emakumeak.

Ohikoa den bezala, Gipuzkoa Encounter lau esparrutan egongo da banatuta; Arte digitala/Secene, Software askea, Hardwarea eta Jokoak.

Gainera, erakusketak, lehiaketak eta tailer ezberdinak egongo dira eta kanpalekua nahiz atseden hartzeko tokiak ere izango ditu azoka garrantzitsu honek.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa