Gaztea

in&out

in&out

Tendentziak

Loredun soinekoak, 2012ko tendentzia nagusia

Ane Roteta

2011/09/14

Datorren udaberrian loreak ikusiko ditugu edonon, eta lore handiak edo txikiak dituzten soinekoak moda-modan egongo dira.

2011-2012 denboraldiko tendentzia nagusia bizia eta kolorez betea dator, eta loreak dituzten soinekoak nagusi izango dira gure artean.

Loreek alaitu egiten dute, usain ona dute eta kolorez betetzen dute ingurua; eta hori izango da tendentzia berriaren helburua, giroa alaitzea. Gainera, itxura bikaina lortzea posible izango da soineko hauekin. Argi dago denboraldi beroetan soinekoak erabiltzea aukera aparta dela, izan ere, soineko erosoak eta alaiak dira.

Lore handiak: Ez izan zalantzarik eta aukeratu lore handiak dituzten modeloak, eta hondoa zuria bada aukera ezin hobea izango da. Hondo zuria duen soinekoa loreez beteta badago, helburua beteko da eta bizia emango dio soinekoari. Soineko handiak gustuko badituzu, oraindik eta hobeto, loreekin askoz politagoa ikusiko da eta. Kolore biziak aukeratzen badituzu berriz, gehiegizkoa izango dela pentsa dezakezu, baina ez da horrela izango, guztiz kontrakoa baizik.

Estanpatu txikiak: Loredun diseinuak estanpatu txikietan ere ikus daitezke, eta hauekin ere itxura aparta izango duzu. Freskotasuna, arintasuna eta alaitasuna helarazten dute horrelako soinekoek. Estanpatu txikiak dituzten soinekoak ere oso erromantikoak dira. Bestalde, bero handia egiten ez duenean, txaketa eta bota edo takoiekin konbinazio ezin hobea lor daiteke.

Aukeratzen duzun estiloa edozein dela ere, itxura oso naturala izango duzu. Hori bai, osagarriak soinekoarekin bat egin dezaten kontuan izan beharko duzu. Ez dituzu bitxi gehiegi jantzi behar, eta diru-zorroak edo poltsak kolore batekoak izan behar dute.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa