Gaztea

in&out

in&out

Denboraldi honetan

Betile artifizialak, tendentzia berria

Ane Roteta

2011/09/23

Bilduma berriekin datoz hainbat kosmetika-etxe, eta itxura originala lortuko duzu betile hauekin.

Denek esaten dute begiak arimaren isla direla, eta aurpegiaren zati garrantzitsu hori nabarmendu nahi izanez gero, betile artifizialen ideia oso ona da. Hauekin, begiradari sakontasuna emateaz gain, ukitu sofistikatu eta pertsonala emango diozu zure itxurari.

Zure itxura aldatzea eta zure makillajeari elementu interesgarriak gehitzea gustatzen bazaizu, betile dibertigarriak eta bitxiak izango dituzu dendetan denboraldi honetan, eta hauekin estilo aparta eta desberdina izango duzu.

NYX kosmetika-etxeak betileen bilduma berri bat kaleratu du, eta bilduma honetan betile ohikoak aurkeztu dituzte. Horretaz gain, lumak, kolore biziak eta diseinu zoroak dituzten betileak ere ikusi ahal izango ditugu bilduma horretan.

Bestalde, Ardell etxeak betile artifizialen bilduma zabal bat du, kolore tonalitateekin eta estilo anitzekin. Ile hauek gizakiarenak dira erabat, eta diamante txikiak dituzte.

Make Up Forever Professional Partis etxeak denboraldi honetan Tres Vichy Eyelashes bilduma kaleratu du. Hauek, betile ugari dituzte, eta arrosa koloreko begizta txikia dute begiaren alde batean.

Luna & Curiousek, Ingalaterrako boutique batek, bilduma berri bat merkaturatu du. Paperezko betileak dira, eta oso originalak diren grabatu asiarrak ditu beltz kolorean.

Anima zaitez eta proba itzazu betile artifizialak, tendentzia berri hau probatzen baduzu, oso itxura modernoa lortuko duzu eta.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa