Gaztea

in&out

in&out

Moda

Megan Fox ikusgarri, Armaniren kanpaina berrian

L.Z.

2011/09/27

Dirudienez, datorren neguan makillaje deigarriak ikusiko dira. Begietako margo urdinek eta ezpainetako gorriek indarra hartuko dute.

Begirada liluragarria eta ezpain haragitsuak erakutsi ditu Megan Fox aktoreak Armaniren publizitate-kanpainaren irudi berrietan.
Beste behin ere, ikusgarri azaldu da Megan makillaje bilduma berria aurkezteko eta argi utzi du aipatutako moda etxeak kolore "retroen" aldeko apustua egin duela, datorren denboraldiari begira.

Hori dela eta, feminitatez beteko dira neguko lookak. Begietako margo urdinak eta grisak ezpainetako gorriekin konbinatuta ikusiko ditugu. Badirudi, beraz, look deigarriak nagusituko direla emakumeen artean.Gainera, begiak eta ezpainak nabarmentzeko, azalean kolore "suabeak" ikusiko dira.

Armaniren kanpainara itzuliz, aipatu beharra dago Megan Fox Elizabeth Taylorren itxura hartuta azaldu dela iragarki berrian.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa