Gaztea

in&out

in&out

Azken joerak

Larrua itzuli da aurtengo udazken-negurako

E. A.

2011/11/09

Pieza ausartak eta edonork janzteko modukoak aurkitu daitezke.

  •  .

    .

2011-2012 udazken-negurako joerak errepasatuz gero, inoiz falta ez den zerbait ikusiko dugu: larrua.

Material hori osagarri eta jakak bakarrik egiteko erabiltzetik edozein arropa egiteko erabiltzera pasatu da: topak, gonak, soinekoak edo bestelako jantzi bitxiak. Diseinatzaile ezagunek ekin diote larrua lantzeari, Zana Bayne, Alexander McQueen, Versace eta Mangok esaterako. Aurten, gainera, era oso probokatzailean erabili dute.

Ibiltokietan modeloek larruaren alderdirik probokatzaileena erakutsi dute Victor & Rolf diseinatzaile holandarrek eta Alexander McQueenek sortutako jantziekin. Goitik behera larruz janztea proposatzen digute, soinekoetatik hasi eta lepoko eta besokoetaraino.

Mango etxeak ere larruaren aldeko apustua egin du aurten. Gomendagarriak dira, batez ere, atera berri dituen prakak.

Larruzko gona ezinbesteko erosketa da. Zure estilo eta gorputzaren arabera erabakiko duzu forma: Mangoren kremaileradun minigona edo Versaceren eta Nicole Millerren gonak.

Sadomasokista estiloarekin bat datoz larruzko botinak. Sergio Rossi diseinatzaileak eta Louboutin eta Dsquared2 etxeek atera berri dituzte look horretako oinetakoak.
Hala ere, badaude material hau oinarri duten eta hain ausartak ez diren piezak. Larruzko prakak kamiseta beltz batekin konbina daitezke erraz asko.

Zara etxeko oinetakoak, alkandora bakeroak eta larruzko leggings-ak ere edonork eramateko modukoak dira.

Azkenik, larruzko short-ak ezinbestekoak bihurtu dira gama baxu, erdi eta altuko dendetan. Kalean ere asko ikusten dira.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa