Gaztea

in&out

in&out

Udazken/neguko moda

Gorriz jantzita helduko da negua

L.Z.

2011/11/11

Jantzietan zein osagarrietan ikusiko dugu kolore gorria eta batez ere, nesken artean egongo da modan.

  •  .

    .

Hotza eta euria nagusi diren egunetan ohikoa da janzteko orduan kolore ilunak aukeratzea, baina, badirudi datorren neguan arropa eta osagarri gorriei esker look deigarriagoak edota alaiagoak ikusiko ditugula.

Egunean zehar erabiltzen ditugun arropatan zein gaberako hautatzen ditugun soinekoetan ikusiko dugu kolore gorria eta, batez ere, nesken artean nagusituko da, mutilen kasuan moreak hartuko baitu indarra.

Moda etxe garrantzitsuenek kolore honen aldeko apustua egin dute eta jaka, soineko, beroki eta osagarri gorriak moda-modan egongo dira, baita larruzko arropa gorriak ere.

Batez ere, beltzarekin eta marroiarekin konbinatuta eramango dira jantzi gorriak.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa