Gaztea

in&out

in&out

Moda

Rihannak bilduma bat diseinatu du Armanirentzat

E. A.

2011/11/24

Rock estiloan inspiratutako jantziak dira.

  •  .

    .

Duela hilabete batzuk Armanik musa berria aurkezten harritu gintuen, Rihanna abeslaria, alegia. Barbadosekoak berriz ere eskema guztiak hautsi zituen Armani Jeansen kanpainako look-arekin eta oso gustura agertu zen etxe italiarraren familian.

Orain jakin dugu Rihanna eta Armaniren arteko elkarlana kanpainena baino zabalagoa izango dela; izan ere, abeslariak bilduma bat diseinatu du moda markarentzat. Bilduma txiki bat da, Emporio Armani Underwear eta Armani Jeanserako. Bere estiloan oinarritutako jantziak dira eta bere armairuan falta ezin diren arropak daude.

Alderdirik baikor eta erakargarriena aurkeztu digu Rihannak Armani Jeanserako egindako bilduman, nabarmenki rock estiloan inspiratutakoa. Bi kamiseta estanpatu eta bi bakero modelo, biker klasiko beltza eta poltsa bat dira aukeratutako modeloak.

EA Underwear bildumari dagokionez, Rihannak egunekorako balio duten modelo oso femeninoen aldeko apustua egin du, kolore urdin eta grisetan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa