Gaztea

in&out

in&out

Moda

Komikietako superheroietan oinarritutako zapatila bilduma atera dute

E. A.

2011/11/24

DC eta Converse etxeek elkarlanean diseinatu dute.

  •  Flash superheroiean oinarrituta daude hauek.

    Flash superheroiean oinarrituta daude hauek.

Gabonak bertan daude eta kontsumismo apetitua pizteko, zer hoberik, DC eta Converseren elkarlanaren fruitu diren zapatilak baino.

Komiki estetika nagusitzen da bilduman. Superheroiak, binetak eta kapa zure oinetan. Aukera ona iruditzen al zaizu gabonetan oparitzeko (edo zuri oparitzeko)?

Zapatila oso deigarriak dira, kolore eta irudi biziekin. Diseinuek ezin hobeto omentzen dute komikietako mundu koloretsua. Supermanetik Batmanera, zure superheroi gustukoena aukeratu eta zure oinetan izan ditzakezu. Zinemako heroiak moda mundura eramatea errentagarri atera zaie marka askori. Oraingo honetan ere, arrakasta ziurtatuta dago.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa