Gaztea

in&out

in&out

Denboraldi berria

Emakumeentzako bakero koloredunak, nola eraman?

E. A.

2011/11/30

Alai dator denboraldi berria; koloreak ez dira faltako udan.

  •  .

    .

Hurrengo udan ukitu koloretsua eman nahi al diozu armairuari? Koloretako bakeroak nagusituko dira denboraldi berrian. Aukera zabala eta askotarikoa da: arrosa, gorria, limoi berdea, hori elektrikoa... Hori bai, pitillo estilokoak eta estuak dira gehienak.

Ospetsuek, esaterako, era horretako bakeroak erabiltzen dituzte erosketak egitera, paseatzera, elkarrizketak eskaitzen dituztenean edo parrandara doaztenean. Zu ere eder, dotore eta eroso jantzi ahal zara, horiek bezala. Kontuan izan beharrekoak, prakekin konbinatuko dituzun arropa eta osagarriak dira, oinetakoez ahaztu gabe.

Zure hankak nabarmendu eta ipurdia erakargarriago egin nahi baduzu, praka hauek egokiak dira oso. Bilatu atzean poltsikoak dituztenak edo aloz txiki bat dutenak.

Udako goizetan janzteko kolore egokia da gorria, tonu distiratsuenetan. Tonu opakuak arratsalderako edo gauerako dira egokienak. Kolore hau erabiltzeak irudi alaia emango dizu, izan ere, emozionalki oso bizia da eta, gainera, giza metabolismoa hobetzen duela esaten dute, arnasketa erritmoa handitzen omen duelako. Top lila batekin konbina dezakezu edo blusa zuri batekin. Bakero hauekin kirolari edo casual estiloa lor daiteke zein jantzirekin konbinatzen den arabera.

Arratsaldez paseatzeko, ahaztu kolore distiratsu eta biziak. Hobe dira lila, altzairu, berun edo antzerako tonalitateak. Distiratsua utz ezazu jairako. Sandalia baxuak edo zapatilak ondo doazkio look honi.

Festa bat daukazunean, benetan liluratu nahi baduzu eta oharkabe ez pasa, kolore horiko bakeroak bila itzazu. Tonalitate askorikoak daude: doratuak, elektrikoak, neon estilokoak... Zein da egokiena, ordea? Zure pertsonalitatearen eta ausardiaren araberakoa izango da erantzuna. Azalaren koloreak ere badu zer esan. Rihanna bezala azal ilunekoa bazara, hori doratua ezin hobeto geratuko zaizu. Azal zurikoa bazara, ordea, hori distiratsu batekin proba ezazu. Konbinatzean, ondo doakion kolore bateko takoidun oinetakoak aukeratu.

Lanera joateko ere balio dute koloretako bakeroek. Moreak konbina itzazu beltzarekin. Casual eta eroso.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa