Gaztea

musika

musika

Taula gainera itzuli da

Jaun-andreok, hemen da Britney Spearsen zirkua!

Garazi Urdanpilleta

2009/03/04

5 urtetan agertokietatik urrun ibili ostean, New Orleansen ekin dio bart poparen printzesak "Circus" bira zuzenean aurkezteko birari. Europara ekainean iritsiko da baina oraindik Londresko kontzertuen berri soilik eman du.

Britney Spearsek poparen printzesa dela erakutsi du berriz ere bart New Orleansen (AEB). Azken 5 urteetan izan duen bizitza aldrebes eta gorabeheratsuaren ostean, kantari estatubatuarra taula gainera itzuli da Circus lana zuzenean aurkeztera. Diskoa izugarrizko arrakasta izaten ari da, abenduaren 2an kaleratu zuenetik 1,3 milioi ale saldu baititu jada mundu osoan.&' || 'nbsp;

Spearsek zirku ibiltari bihurtu du agertokia eta zeremonia-aurkezle gisa, kapela luzea jantzita, aurkeztu du "Womizer" Circus lanaren lehen singlea. Aireko ikuskizunak, arte martzialak, dantzariak eta zirkuetan ikus daitezkeen bestelako hainbat emanaldi bildu ditu artistak bira berrian emango dituen kontzertuetarako.

AEBetako 27 hiritara iritsiko da Britneyren zirkua eta Europara ekainean iritsiko da. Hori bai, artistak oraingoz, Londresen emango dituen kontzertuak baino ez ditu iragarri (ekainaren 11n, 13an eta 14an).&' || 'nbsp;

Artistaren manager Larry Rudolphek jakinarazi duenez, poparen printzesa energia urduriz beteta dago eta tentsio hori bideratzeko oso lagungarri izan zio bi semetxoak (Sean Preston eta Jayden James) biran alboan izatea. Azken urteetan, arazo pertsonalek Spearsen musika-ibilbidea lausotu eta okertu zuten. Ezkondu, bi seme izan eta dibortziatu egin zen, drogekin arazoak izan zituen, haurren zaintza izan zuen eta ospitale psikiatriko batean sartu behar izan zuten.

27 urte besterik ez ditu Britneyk eta badirudi, azkenean, bere bizitza bideratzen hasia dela. Circus lanarekin izaten ari den arrakastak eta semeen zaintza berreskuratu izanak lagunduko dio horretan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa