Gaztea

musika

musika

Baieztatuta

U2k mundu mailako bira berria Bartzelonan hasiko du ekainaren 30ean

Garazi Urdanpilleta

2009/03/09

"U2360º" birako lehen kontzertua Nou Campen izango da eta sarrerak martxoaren 25ean jarriko dituzte salgai. Europan guztira 15 kontzertu emango ditu talde irlandarrak.

U2 taldeak iragan astean kaleratu zuen No Line On The Horizon, estudioko hamabigarren lana eta gaur bertan disko hori zuzenean aurkezteko birari buruzko xehetasunak argitu ditu Dublingo laukoteak.

"U2360º" izena jarri dio taldeak birari eta Bartzelonan ekingo die kontzertuei ekainaren 30ean. Nou Campen izango da zuzenekoa eta martxoaren 25ean jarriko dituzte salgai sarrerak.

Guztira, 15 hiritara iritsiko da laukote irlandarraren bira berria. Bartzelonaren ostean, Milan (Italia),&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; Paris (Frantzia), Niza (Frantzia), Berlin (Alemania), Amsterdam (Holanda), Dublin (Irlanda), Gothenburg (Suedia), Gelsenkirchen (Alemania), Chorzow (Polonia), Zagreb (Kroazia), Londres (Ingalaterra),&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; Glasgow (Eskozia), Sheffield (Ingalaterra) eta Cardiff (Gales) hirietan izango dute aukera No Line On The Horizon disko berriko kantuak zuzenean ezagutzeko . Ondoren, berriz, AEBetara joko du Bonoren taldeak eta irailaren 12an Chicagon ekingo dio birai amerikarrari.

Europako birako kontzertu guztietarako sarreren %85ek 95 euro baino gutxiagoko salneurria izango dute eta 10.000 sarrera eskas 30 euroren truke jarriko dituzte salgai. Taldearen managerrak, Paul McGuinnessek adierazi du lan handia egin dutela zaleek sarrera batzuk prezio onean eta ikuspegi onarekin eskuratzeko aukera izan dezaten.

U2 taldearen lan-taldeak 360 graduko diseinu berritzailea sortu du, trabarik gabeko ikuspegia emateko.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa