Gaztea

musika

musika

Kanadarraren itzulera indartsua

Nelly Furtado bi disko berri ari da prestatzen

Garazi Urdanpilleta

2009/03/09

Disko bat gaztelaniaz eta beste bat portugesez osatzen ari da artista kanadarra eta biak aurki kalean izatea espero du.

Nelly Furtadok aspaldi erakutsi du kantatzeko aukeratzen duen hizkuntza (portugesa, ingelesa edo gaztelania) gorabehera, arrakastaren gailurrera heltzen dakiela. Loose azken diskoan ingelesez abestutako kantuak bildu zituen eta inoizko arrakastarik handiena izan zuen harekin. Orain, berriz, gaztelaniaz eta portugesez osatutako disko bana prestatzen ari dela jakinarazi du musikari kanadarrak.

Artistak berak esan duenez, bi disko "liluragarri" osatzen ari da eta laster aterako ditu horien aurrerapenak. Zaleei ematen dioten babes eta maitasun guztia eskertu nahi izan die, gainera, kantariak.&' || 'nbsp;

Aste gutxi batzuk barru, beraz, albiste berriak iritsiko zaizkigu kanadarraren lanaren inguruan.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa