Gaztea

musika

musika

50 zuzeneko 7 hilabetetan

Agortuta Jacksonen Londreseko kontzertu guztietarako sarrerak

Luzia Zugadi

2009/03/13

Milioi bat sarreratik gora jarri dituzte salgai, baina, ordu gutxitan agortu egin dira Jacksonek, uztailetik aurrera, Londresen emango dituen kontzertuetarako sarrerak.

Michael Jacksonek uztailetik aurrera Londreseko 02 Arenan emango dituen kontzertuetarako sarrerak agortuta daude jada, AEG Live enpresa antolatzaileak jakinarazi duenez.

Hasiera batean eman behar zituen 10 zuzenekoetarako sarrerak, salgai jarri zituzten egunean bertan agortu ziren. Kontzertuotara joateko eskaria ikaragarria zela ikusita, antolatzaileek zuzeneko gehiago iragarri zituzten (guztira 50) eta bira 2010eko otsailaren 24era arte luzatzeko erabakia hartu zuen Jacksonek.

Gaur jarri dituzte salgai gainerako 40 kontzertuetarako sarrerak eta O2 Arenako ilaran egon diren zaleek, nahiz Internet bidez sarrera bat eskuratu nahian ibili direnek, jarraian erosi dituzte txartel guztiak.

Hain zuzen ere, antolatzaileek esan dute, minutuko 333 ticket inguru saldu dituztela.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa