Gaztea

musika

musika

"U2 360º Tour"

54 minututan agortu dira U2ren Bartzelonako kontzerturako sarrerak

Garazi Urdanpilleta

2009/03/25

90.000 sarrera jarri dituzte salgai eta ordubete eskasean agortu dira guztiak. Kontzertua Nou Campen izango da ekainaren 30ean eta hasierako talde gonbidatua Snow Patrol izango da.

54 minutu baino ez dira behar izan U2 taldeak Bartzelonako Nou Campen emango duen kontzerturako sarrera guztiak. Ekainaren 30ean izango da zuzenekoa eta "U2 360º" izeneko mundu mailako birako lehen kontzertua izango da. Guztira, 90.000 pertsona bilduko dira bertan talde irlandarraren No Line On The Horizon azken diskoko kantuak zuzenean entzuteko.&' || 'nbsp;

Salmenta normaltasun osoz joan da. Ilaratan ez da arazorik izan eta online eta telefono bidezko salmentak ere ongi joan dira. Gainera, 54 minututan 90.000 sarrera agortu direnez, pop-rock musikako sarrera-salmentetako Estatuko marka apurtu du U2 laukoteak.

Azken orduko aukera gisa, U2k eta Ticketmaster webgubneak azken 1.000 sarrerak lortzeko aukera emango dute enkante-sistema baten bitartez. Bi sarrera-sorta daude: (RED) Zone Backstage Tour Experience izenekoak eta (RED) Zone Experience izenekoak. Xehetasun guztiak Ticketmaster webgubnean topatuko dituzu. Enkantean ateratutako diruaren zati bat Afrikan HIESaren kontrako Borrokarako Mundu Funtsari emango zaio.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa