Gaztea

musika

musika

Uztailaren 2an

U2k beste kontzertu bat emango du Bartzelonan

Garazi Urdanpilleta

2009/03/26

Ekainaren 30erako sarrerak berehala saldu ziren eta, hori dela eta, talde irlandarrak kataluniako hiriburuan beste kontzertu bat emango duela iragarri du. Sarrerak martxoaren 31n jarriko dituzte salgai 30 eta 150 euro arteko salneurrian.

U2k beste kontzertu bat emango du Bartzelonan, uztailaren 2an hain zuzen ere. Izan ere, "U2 360º Tour" bira abiatzeko ekainaren 30ean bertan emango duten kontzerturako sarrerak ordubete eskasean saldu ziren atzo eta jendearen eskaria ikusirik, beste kontzertu bat iragarri du taldeak bere webgune ofizialean.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

Sarrerak datorren asteartean jarriko dituzte salgai, martxoaren 31n, alegia, eta 30 eta 150 euro arteko salneurria izango dute. Tick Tack Ticket sareko denda guztietan, 902 15 00 25 telefonoan eta&' || 'nbsp; www.ticktackticket.com eta www.ticketmaster.es webguneetan jarriko dituzte salgai. Antolatzaileek adierazi dute bide horien bitartez erositako sarreren erantzule baino ez direla egingo.

"U2 360º" birarekin, Bonoren taldea agertokietara itzuliko da lau urteren ostean.

Bartzelonako kontzertuen ostean, beste hainbat hiri europarretara iritsiko da Dublingo laukotea, besteak beste, Milanera, Parisera, Berlinera eta Amsterdamera. Irailean, berriz, AEBetara joko dute.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa